2013ko maiatzaren 10etik ekainaren 16raErakusketa honen gaia 1930-1980 garaiko emakumeen sexualitatea da. Pertsonen bizitzetatik gertu egon ziren objektuen eta agirien bidez (jatorrizko dokumentazioa, liburuak, fotografiak, kartelak, margoak, objetuak, eta abar), gaian oinarritutako ibilbide ez-lineal bat egin dugu arlo pertsonalaren eta publikoaren artean, herrikoiaren eta eliteen artean, anonimotasunaren eta izen-abizendun pertsonaien artean.
Erakusketa gaika egindako bost arlotan banatzen da:
Amaitu gabeko mosaikoa da eta hona hemen protagonistak: diktadura frankistaren aldian susmopean jarri zituzten emakumeak. Gogor zapalduta eta asperturik etsita egon arren, aurkitu zituzten, tarteka, ahots propioz espresatzeko aukerak.
Erakusketa hau, komisario gisa
Raquel Osborne eta María Rosón duena, UNEDeko Zientzia Politikoen eta Soziologia Fakultateak antolatu du eta Presidentetza Ministerioak finantziatu du. Gasteizko ibiltaritza Gasteizko Udalaren Berdintasun Zerbitzuak antolatu eta finantziatu du, Montehermoso Kulturuneko laguntzarekin.