Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Iragana Gure Artean


PEC: PUESTO EN CONSTRUCCIÓN.
Ongizatearen merkatua. 0,50 euroan kiloa, ba al dago etorkizunik?

Kezka kolektibo batetik abiatuta, elikagai-merkatua kontzeptua aztertu eta lantzen dute toki hori hirien eta hirien zentro historikoen egungo diseinuari ekarpena egin dion espazio publiko, elkartzeko toki eta merkataritzan trukerako plaza den aldetik.  

Montehermoso kulturunera publikoari irekitako artxibo- eta hausnarketa-lan bat ekarri dute.  Elikagai-merkatuen jatorritik hasi eta horien bilakaera, eraldaketa eta desagertze posiblea aztertzen dituen ibilbide bat aurkezten dute. Gure eguneroko bizitzako gainbehera-egoera baten inplikazioak argitara atera dute:  elikatzeko subiranotasunaren galera, toki publikoen pribatizazioa, elikagai-enpresa handiek ekoizle eta saltzaile txikien negozioen kaltetan izandako aurrerapena, auzoetako giza-sarea desegitea, ondarea suntsitzea.

PEC [Puesto en Construcción] lanerako partekatutako espazio ireki berria da. San Fernando azokan dago, Madrilgo Lavapiés auzoan. Espazioaren sorkuntzan lehendik gizarte-ekintzarako hainbat taldetan lanean ari ziren hainbat arlotako profesionalak aritu dira. Ondorengo elkarte hauetatik datoz: Autoconstrucción: arquitecturas para la necesidad, Plataforma en defensa de los Mercados de Abastos, Slow Food, Arquitectos sin Fronteras eta Ágoras.arq.
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK