Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


IRAGANA GURE ARTEAN

2012ko urriaren 19tik 2013ko urtarrilaren 13ra

Tomás Alfaro Fournier
Balbino Sobrado Cobas

Argazkiak 1909-1931
Pilar Aróstegui Udal Artxiboa

Maider López

PEC: puesto en construcción
Virginia Villaplana

2012 Esku-hartze artistikoak

"Iragana Gure Artean" Gasteizko Pilar Arostegui Udal Artxiboaren eta Montehermoso Kulturunearen arteko proiektu bat da eta helburua pertsonek artxiboarekin, memoriarekin, historiarekin eta garaikidetasunarekin sortzen dituzten harremanak nabarmentzea da.

Gasteizko Udal Artxiboak, bi urtetik behineko argazki erakusketen zikloaren baitan, 81 argazki hautatu ditu Tomás Alfaro Fournierren (Valladolid, 1892 – Gasteiz 1965) eta Balbino Sobrado Cobasen (Gasteiz, 1883-1963) funtsen artetik. Bi-biak argazkilari zaletuak izan ziren (ez profesionalak), eta 1909 eta 1931 Gasteizko gizartearen hainbat alderdi erakusten dizkigute.Argazki historiko hauetan oinarrituta, zenbait kultur eragile eta kolektibo gonbidatu ditugu, dokumentu horien berrirakurketa egin dezaten.

"Iragana Gure Artean" lankidetza-proiektuaren xedea ez da ikuspegi anitz horiei ihes egitea, baizik eta aldeak nabarmendu eta areagotzea; historia osatzeko prozesuaren baitan denok gara eragile aktibo, eta prozesu horien aurrean dugun jarrera gure hiriaren metamorfosiari eta egungo egoerari buruzko kontakizunak sortzea izan daiteke.

Horregatik gonbidatu ditugu Maider López (Donostia, 1975), PEC: Puesto en construcción (Madril, 2011) eta Virginia Villaplana (Paris, 1972), Gasteizko hainbat elkarte eta kolektiborekin jardun dezaten, hala nola Arabako Emakumeen Asanbladarekin, Arte dramatikoari buruzko Ortzai laborategiarekin, SAMArekin-(Arabako ikus-entzunezko baliabideen elkartea), bai eta elikapen subiranotasunaren eta kontsumo molde iraungarriagoen bideak jorratzen dituzten kolektiboekin ere. Lankidetza horien emaitza argazkilarien lanaren parean aurkituko dugu; hartara, artxibora orainaren bestelako kontakizunak osatuz hurbiltzeko gonbitea egingo digute artista garaikideek.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK