Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak. PASAHITZAK. Emetasunari buruzko irudijkapen berriak


KICK IN THE EYE

ZORTZI ESTRATEGIA FEMINISTA GIZONEZKOEN BEGIRADA OZTOPATZEKO

Kajsa Dahlberg / VALIE EXPORT / Sanja Iveković / Elke Silvia Krystufek / Tracey Moffatt / Laura Mulvey / Ulrike Rosenbach / Carolee Schneemann

Komisarioa: Xabier Arakistain

2011ko urriaren 21etik 2012ko otsailaren 12ra


Pasahitzak proiektuaren helburua 1960tik ikus-entzunezko formatuan eta ikuspuntu feministetan oinarrituta garatu diren kritika-ildo ugariak eta sorkuntza artistikoak erakustea eta dokumentatzea da. Proiektu honetan emakumeei eta feminitateari buruzko ikonografia artistiko nagusietan presentzia duten mekanismo eta oinarri sexistak azaleratu, zalantzan jarri eta baztertu nahi dira.

1960tik, emakume artisten hainbat belaunaldik lan artistiko feministak egin dituzte eta aurre egin diote begirada ordena patriarkala betikotzea helburu duen ordena maskulino baten barruan eraikitako gizonezkoen eraikuntza kulturalari. Horregatik, emakume artisten lan feminista horiek erresistentziarako eta borrokarako estrategia gisa aztertu behar dira. Begirada feminista eratzeko lanari funtsezko ekarpena egiten dion artea da; begirada maskulinoa eteten duen begirada sakon gisa defini daiteke; izan ere, gai da zabaldu eta matrize sozio-historikoarekiko lotura ugariak eta horren atzeko ideologia bere baitan hartzeko. Begirada feminista ikusezina dena ikusgarri egiten duen begirada da, emakumeak historiatik ezabatu dituzten zati deseginak berreskuratzetik harago begiratzearen jatorri sozio-politikoa ere erakusten baitu.


c13
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK