2011ko ekainaren 30etik uztailaren 2raDoako izen-ematea. Lekuak mugatuak dira.
Ikastarora etortzen diren ikasleek orduak batu ahal izango dituzte UPV/EHUko fakultateetan hautapen askeko kredituak lortzeko. (1393/2007 Errege Dekretuak ezarritako antolamendua baino lehenagoko ikasketa planak egiten ari diren ikasleentzat).
XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkada hasieran, artearen historialari feminista batzuk artistek egindako artelanen balio soziala, estetikoa eta artistikoa eraikitzeko erabili zuten kanona hasi ziren aztertzen. Azterketa horrek, hainbat artista berreskuratzen laguntzeaz gain, artistek eta haien lanek eremu artistikoan garatu zituzten ikerketen areagotzeari esker ireki zituen hausnartzeko bideak. Baina, artearen historia feministak bezala, ikerketa horiek ez dute oniritzi akademiko nahikoa.
Ikastaro honen helburua -4. edizioa izango dena- artearen historia feministaren ekarpen nagusien panoramika aurkeztea da, ikertzaile feministek gizarte zientzien zein gizakienen eraikuntza zuzendu duten egitura sexistak modu libre batean ezagutzeko aurre egin behar dieten arazo teoriko zein politikoak zein diren nabarmenduz.
Artearen gizarte-dimentsioak: artistak, artelanak, testuinguruakekainaren 30ean: Laura Mulvey + Nathalie Heinich + Teresa de Lauretis
Artearen historia feministaren eraikuntzauztailaren 1a: Lynda Nead + Philippa Kaina + Tamara Trodd
Artea, feminismoa eta Estatu espainiarreko arte feministaren historiauztailaren 2a: Fina Birulés + Estrella de Diego + Mar Villaespesa