Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Zinema zikloak


OCAÑA (1973-1983) EKINTZAK, EMANALDIAK, AKTIBISMOA

ocaña
2011ko maiatzaren 31, ekainaren 1, 7, 8, 14, 15, 21 eta 22a, 19:00etan
Sarrera doan edukiera bete arte


1967ko udan Ramón Comasek El Padre Coplillas filma Cantillanan (Sevilla) kokatu zuen, eta horrekin, Jasokunde festen ikuskizuna erregistratu nahi izan zuen, zinema aurreko esperientziatzat jo zuelako (prozesioaren sekuentzia, argi efektuak, soinu banda, gloriara igotzen den makina, etab.). Eskolako eszenak, Juanito Valderrama kantu-irakasle lanetan ari dela, zinemako lehen papera eman zion Ocañari, tartean hogei urte zituela. Aurrekari hori aintzat hartuta, logikoa da zinematografiaren deiak Ocañari bizi zen bitartean jarraitu izana.

Argi dagoenez, Charlot zinema mutuko komikoa izan zen Ocañak pertsonaia osatzeko baliatu zuen autoreetako bat. Jesús Garayren Nemo film pertsonal eta bitxiak aukera eman zion, 1977ko Bartzelonan, marinelen dantza eszenan figurante paper txiki bat egiteko, opera gailentzen zen soinu bandako pop interludioan. Eta, duda barik, Ventura Ponsen Ocaña, retrat intermitent lana mugarria izan zen Ocañaren figurarentzat.

Bere burua interpretatzen ikasteak oinarrizko makina bat lanabes eman zizkion Ocañari, antzerki-izaerako hezurdura ahulari eusteko. Judith Butlerrek esan zuen bezala, logika argia dago trabestismo bisualaren ikuskizunaren eta zinema mundura eramatearen artean: “hitz egin” beharra. Ahoak esaten ez duena zeinuz hipertrofiatutako gorputzak adierazten du.

Zinema mutua soinu eta kolorezko mundura eramateko agertoki berean gaude: mundu guztiak egiten du oihu, kolore guztiak dira zalapartatsuak. Horrenbestez, muturreko kultur trantsizioek hartu zuten paisaia pribilegiatuaren aurrean gaude: gauche divine delakotik mobidaren kulturara, lumpen eta alkohol gauetatik heroina eta hiesaren agerpenera.

Inorena ez den lur horretan, Francoren heriotzaren ondoren berreskuratu zen “hitz egiteko” aukerari esker, film horiek Ocañaren munduko pasaia bisual izateaz gain, Espainiako trantsiziokoak ere badira. Alberto Gómezek metafora hori muturrera eraman du Transición trans teorian (trabesti, transformista, transexuala): gure trantsizio politikoko nahasteen joko osoa ikusten dugu, politikariena barne. 

Halaber, Teresa Vilarósek El mono del desencanto lanean azaldu zituen Ocañaren munduak nolako erresistentziak zituen edozein identitate- edo erakunde-konpromisorekin, aldaketa politikoa gidatu zutenekin. Eta, horrek guztiak, sekulako logikarekin, hauxe azpimarratu zuen:, Ocañaren mundu guztiek garai harekin eta zinemarekin harreman afektiboa eta eraginkorra zutela.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK