Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Ikastaro eta mintegiak


KRITIKA PRAKTIKOA

Kultura-kritikarako eta sormen-idazketarako tailerra
2011ko ekainaren 3tik 10era (5a izan ezik).
Saioak egunero, goizez eta arratsaldez.

KRITIKA PRAKTIKOAren bigarren edizio honek gure gizartean kritikak duen funtzioaren gaineko gogoetarekin jarraituko du. Kritikaz hitz egiten dugunean, bi mugimendu kontraesankor ageri dira. Alde batetik, sareko gizarteak sustatzen duena zera da, edozein pertsonak altxa dezakeela ahotsa, iritzi bat eman, analisi bat egin, edo besterik gabe, erakargarriak edo berritzaileak iruditzen zaizkion kultura-formak aipatu. Dimentsio horretan, blogosfera esparru ireki bat da eta kultura-tresnek zehaztutako ikusleak (eta batzuetan, kontsumitzaileak) eskatzen dituzte. Itxuraz “kritikoa” den azalpen horrek kritika tradizional idatzia goitik behera aldatu du aldizkarietan, eta bereziki, zinemaren eta musikaren alorretan. Bestalde, kritikaren heriotzari buruzko sirena-kantuak datozkigu; kritika kazetaritza-informazioak eta publizitatearen, marketinaren eta komunikazioaren mendeko joerek ordezkatu dutela diote. Paradoxa hori James Elkins kritikariak azaldu zuen What Happened to Art Criticism? Testuan. Arte-kritika ez zen sekula hain ahul egon, eta paradoxikoki, testuen ekoizpena (idazketa?) ez zen sekula hain ugaria izan. Eta zer esan dezakegu arte garaikidearen edo arte eszenikoen pixkanakako diskurtsibizazioaz? Horrek kritika indartsu dagoela esan nahi du? Edo alderantziz, kritikaren gaitasun analitikoa beste bitartekotza-figura batzuetara joan dela esan nahi du?

KRITIKA PRAKTIKOAk “entseguaren” ideia landuko du, eta “genero” ideia hedatzeko ahaleginean, kritikak, entseguak, kazetaritzak eta literaturak duten diziplina anitzeko gainjarpenean sakonduko du (besteak beste, Tom Wolfe, David Foster Wallace eta Kathy Acker erreferentzia ezin hobeak dira arlo honetan).

KRITIKA PRAKTIKOA arte garaikidearen, teoria kritikoaren eta kultura-teoriaren gaineko tailer bat da. Idazketak berekin dakarren subjektibotasunean sakontzea eta horren gaineko gogoeta egitea du xede. Tailerra teorikoa eta praktikoa izango da, hau da, gogoeta, irakurketa eta eztabaida kolektiboa praxi gisa hartuko dira. Helburua ez da berehalako emaitzak lortzea izango, etorkizunean haziak ereitea eta auto-kontzientzia formak sustatzea baizik.

KRITIKA PRAKTIKOA kritikariei, kritika idatzia egin nahi duten guztiei (hainbat arlotan: artea, zinema, literatura, dantza eta abar), komisarioei, ikertzaileei, idazle esperimentalei eta adierazpen-bide gisa idazketan interesa duten artista guztiei zuzenduta dago.
Lekuak mugatuak dira. Interesatuek web gune honetan deskargatu daitekeen izena emateko orriarekin batera aurkezpen gutun laburra eta biografia/curriculum vitae aurkeztu behako dute hautapen prozesurako. Dokumentazioa honako helbide honetara bidali beharko da:
KRITIKA PRAKTIKOAN TAILERRA  / MONTEHERMOSO
Frai Zacarias Martinez nº 2
01001 Vitoria-Gasteiz ARABA
edo accioncultural@montehermoso.net helbide elektronikora (kasu honetan bakarrik kulturuneko jaso izanaren erantzuna duten aurre izen-emateak onartuko dira).

Parte hartzeko eskaerak bidaltzeko epea zabalik maiatzaren 13ra arte.
Tailerra Peio Aguirrek zuzenduko du (arte-kritikaria eta komisario independentea)

--------------------------

Antolatutako ekimenak
Tailerraren barruan, ondoko hitzaldia burutuko da, sarrera librean:
Ekainaren 9aa, 19:00etan. Pedro de Llano.


Peio Aguirre
Donostian bizi den arte kritikaria eta komisario independentea. Egunkari eta aldizkari hauetan argitaratu du: La Vanguardia, Mugalari, Exit Express, Flash Art, Afterall, A Prior, Chto delat? eta abar. Besteak beste, Asier Mendizabal, Philippe Parreno, Susan Philipsz, Liam Gillick, Annika Eriksson, Ibon Aranberri eta Jon Mikel Euba artistei buruzko saiakera monografikoak ere idatzi ditu. CO-OP zigiluarekin, artista-liburuen editore independentea da. “Crítica y metacomentario” idatzi eta argitaratzen du hemen: http://peioaguirre.blogspot.com.

Pedro de Llano
Arte historialaria. Santiagoko Unibertsitatean egin zuen doktoretza-tesia, Los Angeleseko Getty Research Instituten gauzatutako Clement Greenberg kritika materialistari zuzendutako ikerketa batetik abiatuta. Exit Express, Afterall online eta La Vanguardian idatzi du. Artistei buruzko testuek Tino Sehgal, Fernando José Pereira, Hans Schabus, John Knight, Sergio Prego, Maria Eichhorn edo Stephen Prina barne hartzen dituzte. El medio es el museo (MARCO / Koldo Mitxelena, 2008 – Pablo Fanegorekin) eta Bas Jan Ader: In Search of the Miraculous, treinta años después (CGAC, 2010) komisariatu ditu. 2010. urtetik irakaslea da Oportoko Arte Ederretako eskolako Praktika Artistiko Garaikideen Masterrean.




kritika praktikoa
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK