Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Ikastaro eta mintegiak


Artearen teoriaren eremu ezezaguna kapitalismo akademikoaren garaian


abenduaren 3 eta 4a
sarrea doan edukiera bete arte // Ikastarora etortzen diren ikasleek orduak batu ahal izango dituzte UPV/EHUko Fakultateetan hautapen askeko kredituak lortzeko (1393/2007 Errege Dekretuak ezarritako antolamendua baino lehenagoko ikasketaplanak egiten ari diren iksleentzat)


Garai batetik hona argi dago ez dagoela diziplinarik arte garaikidearen aniztasun izugarriari bakarka aurre egiteko gai denik. Bai atal diskurtsiboa, bai praktika, (beste gauza askoren artean) hauek biltzen dituen nahasketaz elikatzen dira: artearen historia, kultur azterketak, ikusizko kultura, psikoanalisia, feminismoa, kolonia osteko azterketak, queer studies, politika, geografia, hiri-azterketak, ekonomia, filosofia... maiz “teoriaren” errubrika orokorraren mendean bilduta. Erabat eraldatutako praktika artistikoak galderak planteatu zituen eta haien alderatzeak tresna teorikoen multzo zabalagoa eskatzen zuen, artifizialki mugatutako diziplina-mugak zeharkatuko zituena. Zalantzarik gabe, horrek elkarrizketa emankorrak finkatzea ahalbidetu du eta auto-hausnarketarako premiazko prozesuak aktibatu ditu, baina, horrez gain, hizkuntza komuna adosterakoan zailtasun berriak ere ekarri ditu eta, beraz, baita elkarrizketa kritikoa izateko ere.
   
     Ez dugu ahaztu behar, ordea, (inter/multi/cross/trans) diziplinatasuneko eskaerak ere emaitza kanporagarrietara eta “bikaintasunaren” bilaketara bideratutako sail anitzetako proiektuak lehenesten dituzten laguntza akademikorako politiketatik datozela, baita kontsumitzaile-ikaslearen aukerak areagotzen tematutako gero eta lehiakorragoa den hezkuntza-merkatutik ere. Bolognako planaren mende jarritako unibertsitateko programetan Europako irakaskuntza artistikoa txertatzeak, azken urteetan “ikerketa artistikoaren” inguruan literatura ugari sortzea ekarri du, oro har, obraren produkzio-prozesuan bertan garatutako ikerketatzat hartuta. “Ikerketa” horren estatus lausoa agerian jartzean, ordea, literatura horrek “bestearen” –“teoriaren”– sorrera gorputz egonkortzat aurresuposatzeko joera du. Eztabaidarako jardunaldi horietan, berriz, izaera gatazkatsua nabarmendu nahi dugu.

    Aurrez aurre ipini nahi diren gaietako batzuk hauek dira: diziplina ondoko horizonte horretarantz irekitzeak zer puntutaraino lortu du bultzatu zuten galdera sozial eta politikoen arteko benetako alderaketara hurbiltzea? Unibertsitatea negozio eta hezkuntza ondasun besterengarri bihurtzean, giza zientzietako diziplina ugariren etorkizun instituzionala mehatxatzen duten erreformen aurrean, "teoria, oro har", aukera onargarria al da? Zein da –edo zein izan beharko litzateke– teoriak historiarekin eta kritikarekin duen lotura? Nola eragotz dezakegu benetako transdiziplinatasunaren bilaketa “taldeko lanaren” promes hutsean eta “eskariaren” asebetetzean oinarritutako gerentziazko kultura soilean geratzea? Espero al dezakegu erakunde artistikoetatik unibertsitateko ikerketa “ekintzailearen” bezero pribilegiatu izatetik haratago doan eginkizunik? Kultur eragile malgu eta diziplina anitza al da benetako lankidetza kolektiboa uzteko aitzakiarik onena? Zein puntutaraino bihurtu da gure tresna teorikoen pluralismo desorientatzailea eta ad-hoc izaera atzean uzten ahalegindu ziren diziplina-zehaztasun haiek bezalako hain aparatu ulergaitz eta autoritario?
  
Abenduko topaketak ikuspuntuak alderatzeko eta hitzordu honetatik haratago jarraipena izango duen elkarrizketari ekiteko balioko du eta, horrela, Montehermosok 2011. urtean argitaratuko dituen testuei bide emango zaie.


abenduaren 3a (programa ikusi)
Alberto Toscano, Marina Vishmidt, Pilar Villela Mascaró, Dieter Lesage.

abenduaren 4a (programa ikusi)
Gail Day, John Roberts, José Díaz Cuyás. Yaiza Hernández Velázquez.

inter/multi/cross/trans
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK