Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Ikastaro eta hitzaldiak


10. ZIKLOA. "ESTÁ EN MI CABEZA. DETRÁS DE LOS OJOS"

azaroaren 18an, 19:00etan

Haizea Barcenilla eta Saioa Olmo
“XEDEA: arkitektoaren lana deseraikitzea”. Bereganatutako genero-jarraibideak desartikulatzeko estrategien bila.
Elkarrizketa Dora Garcíarekin egoera esanguratsuen sorrerari, rolen egozpenari eta emozio-jolasetako partaidetzari buruz.

Dora García
"Mezuak, jarraibideak, galderak"
Hitzaldia 2005ean Frantziako Frac Dijon-en, izenburu berarekin, egindako erakusketaren azterketan oinarrituko da, ordutik aurrera egindako lan guztiak dagoeneko jasotzen zituen puntu garrantzitsu gisa hartuta.


Haizea Barcenilla komisarioa eta arte kritikaria da eta Saioa Olmo artista. 2008an, www.wiki-historias.org Wiki-historias proiektua jarri zuten abian. Horri esker, euskal alorreko artearen historia modu kolektiboan esperimentatu nahi zuten, genero-ikuspegiarekin eta hura osatzen duten artista eta bitartekarien ahotik. Haizeak historiaren eraikuntzako subjektibotasuna aztertzeko proiektuak garatu ditu, hala nola "Super-pop" Edu Hurtadorekin batera eta, horrez gain, epe luzeko ikerketa garatu du arte garaikidean berdintasun-printzipioen eta demokraziaren adierazpena aztertzeko. Saioak hainbat proiektu artistiko feminista garatu ditu Pripublikarrak kolektiboko partaide gisa, esaterako: “Optikak”, “Coctelaciones” eta “Galleteras. Memoria Activa”. Gaur egun irudikari sozialaren, desio kolektiboen eta etorkizuneko eszenatokien inguruan dihardu lanean. www.ideatomics.com

Dora García (1965). Arte Ederrak ikasi zituen Salamancako Unibertsitatean eta Amsterdamgo Rijksakademie akademian (1985-1992). Bartzelonan bizi da eta bertan egiten du lan. Dora Garcíak nazioarteko arte erakusketetan hartu du parte, besteak beste, hauetan: Manifesta (1998), Istanbuleko bienala (2003), Münster Sculpture Projects (2007) eta Sydneyko bienala (2008). Museo hauetan egin ditu erakusketak: Macba, Bartzelona (2003); MNCARS, Madril (2005); MUSAC, Leon (2005); SMAK, Gent (2006), GfZK, Leipzig (2007) eta CGAC zentruan, Santiago (2009). Urte berean “Playing the city”  talde erakusketan (Schirn Kunsthalle, Frankfurt, Alemania), The Jerusalem Show-en, eta Lyongo eta Atenasko bienaletan ere bai. 2010. urtean, Sao Pauloko bienalean hartu zuen parte eta bakarkako proiektua aurkeztu zuen Trentoko Galeria Civican, Index Stockholmen eta Bernako Kunsthallean.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK