Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


WHAT I SEE

SUSAN HILLER

irailaren 17tik urtarrilaren 9ra


Montehermosok Susan Hillerren, arte kontzeptualeko artista britainiar garrantzitsuenetakoaren, Espainiako banakako lehen erakusketa aurkeztuko du.  Haren lan artistikoa, idatziak, konferentziak edo argitalpenak direla-eta, artisten belaunaldi berrien artean erreferentzia nabarmena bilakatu da.

«What I see» (Ikusten dudana) erakusketako pieza baten eta erakusketaren beraren izenburua da eta 70eko hamarkada hasieran hasitako artistaren ekoizpeneko etapak hartzen ditu; orduan finkatu zuen bere bizitokia Londresen, AEBtik etorri ostean. Erakusketan bere lanean ohikoak diren intereseko gaiak lantzen dituzten obra ugari bildu dituzte, besteak beste, errepresentaziorako modu hegemonikoen azterketa, zientziaren objektibotasunari egindako kritika edo artea ezagutzaren diziplina gisa berriz definitzea, "garrantzirik gabekotzat" hartu izan dena txertatzea ahalbidetzeko.

Hilleren arte-ibilbidean, telepatiari, espiritismoari, meditazioari, idazketa automatikoari edo hipnosiari egindako erreferentziak etengabekoak dira, eta horiekin batera, psikoanalisia, feminismoa, lengoaia zinematografikoa, museografia edo artxiboko materialaren katalogaziorako teknikak erabiltzen eta berriz bere egiten ditu. Jokabide horrek a priori lotu gabe dauden eta kontrakoak diren espazioen arteko erlazioen sistema berriak gaitzen ditu; adibidez, kaleen, Erresuma Batuko kostaldeko postalen edo galbidean diren hizkuntzen indexatze-prozesuetan (zientifiko nahiz artistikoak) eragiten duten ideologiak adierazten dituzten lanetan adierazita. Prozesu arrazionalei atxikitako bazterketaren logikarekin borrokatze sistematikoa, baztertzeak, bazterrean utzitako hondarrak, berreskuratuz. Sedukzioa eta zorroztasuna konbinatzen dituen jarrerarekin, artistak gauzek inguruan duten “mundu ikusgarria” osatzen duten gailu kulturalak aztertzen ditu. Arrastoz eta lorratzez jositako mundua, eta horrekin, Hillerrek alfabeto alternatiboak eraikitzen ditu, inkontzientea baztertzen duen gizartea zalantzan jartzen dutenak, eta fantasmak, berekin datozen beldurrak, ezkutatuta daudenak.

Susan Hillerrek (Tallahassee, Florida, 1940) orain gutxi izen oneko zentro eta museoetan izan du erakusketa: Index (Stockholm), Museo Serralves (Oporto) edo Kunsthalle Basel (Basilea), besteak beste. Bere lana, era berean, Berlineko Biurtekoaren 5. edizioan edo Los Angeleseko MOCAko «WACK! Art and the Feminist Revolution»-en ikusi ahal izan da. TATE Britain artistaren atzerabegirako erakusketa ari da prestatzen 2011ko otsailerako.

Komisarioak: Beatriz Herráez eta Xabier Arakistain.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK