Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

TXURRAK ETA MENINAK.Arte-bitartekaritza mintegia


2019ko urriaren 4an eta 5ean

Txurrak eta meninak.Arte-bitartekaritza mintegia”-n artearen eta hezkuntzaren arteko harremanari buruz hausnartuko dugu; gaur egun bi esfera horiek elkarreragiteko  dituzten zailtasunak aztertu, hauek gainditzeko alternatibak partekatuko, eta bien arteko sinergiak sendotuko ditugu.

Testuinguru formal zein ez formaletan, lotura hau funtsezko gai bat da ezagutza eskuratzeko eta herritartasun kritiko bat sortzeko. Guzti hau, gero eta konplexuagoa eta anitzagoa den testuinguru sozial eta kultural batean. Hori dela eta, “Txurrak eta meninak”-en bitartez, bi errealitateen arteko elkarrizketa aktibatzea bilatzen dugu, agian gehiegitan, orbita oso ezberdinetan lan egiten baitute, euren errealitate eta inertzia partikularrak direla eta.

Arte-bitartekotza mintegi hau, Mind the Gap proiektuaren barruan garatzen da, Interreg POCTEFA programak finantzatutako proiektu europarra, pirineoz haraindiko 12 bazkideen ahalegina eta ezagutza biltzen dituena. Mind the Gap-ek elkarrizketan jartzen ditu kultura eta hezkuntza alorretan berritzaileak diren esperientziak, Espainian, Frantzian eta Andorran lan egiten duten eragile instituzionalen eta hezkuntza eta kultur eragileen gaitasunak hobetze aldera.

“Txurrak eta meninak” Teatro Paraisok, Teklak, Komunikazio eta Audientzien Estudioa,-rekin batera Arabako lurraldean ezartzen ari den 2018-2020 ekintza planaren barruan kokatzen da, zeinetan Hezkuntza Artistikoa eta Alfabetatze Kulturala bultzatu nahi den. Halaber, topaketarako, eztabaidarako eta ezagutzarako gune bat sortu nahi du, gure testuinguru hurbilera, erreferentziazko ahotsak eta egungo esperientziak ekartzeko.

Informazio gehiago eta izena ematea: http://www.teatroparaiso.com/eu/txurrak-eta-meninak-arte-itartekaritza-mintegia/

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK