Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


HARIMAKILA

Harimakila
2013ko azaroaren 25tik 2014ko urtarrilaren 12ra. Ur Biltegia

MOBIOLAK Kultur Elkarteak eta SETEM HEGO HAIZEA elkarteak batera aurkeztu duten HARIMAKILA proiektua hautatu dute Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak elkarrekin egin duten “Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa 2013” 18.000,00 euroz hornitutako deialdi publikoan.

HARIMAKILA proiektu artistikoaren helburua, Arropa Garbia Kanpainaren salaketan oinarrituta, Asiako ehungintzan lan egiten duten langileek jasaten duten giza eskubide urraketen inguruan sentsibilizatzea da

HARIMAKILA Mobiolak arte kolektiboak sortu du, proiektu artistikoak sortu eta ekoizten, eta kultur bitartekaritzan diharduen artista eta profesionalen taldeak.. Artearen, hezkuntzaren eta parte hartzeko prozesuen artean kokatzen dira kolektiboak garatzen dituen proiektuak.

HARIMAKILA Setem Hego Haizea GGKEarekin batera sortutako proiektua da; Erakunde horrek ekoizpen, kontsumo, eta finantza eredu iraungarri, bidezko eta arduratsuagoak sustatu nahi ditu, betiere genero ikuspegi batetik.

  • INSTALAZIO INTERAKTIBOA
    2013ko abenduaren 12tik 2014ko urtarrilaren 12ra. Ur Biltegia

    HARIMAKILA Gasteizeko Montehermoso Kulturunean eraikiko den Instalazio Interaktibo batean gauzatuko den proiektua da. Instalazio hau Gasteiz hiriko hondakinak berrerabiliz eta Asiako lantegien egoera eta egituran inspiratuta sortuko da. Hartara, ikusleek Asiako ehungintzan lan egiten dutenen bizi-baldintzak sentitu ahal izango dituzte.
    Proiektuan hainbat artistak hartu izan du parte (arkitektoak, musikariak, artista plastikoak,...); horrekin batera, funtsezkoa da gasteiztarren parte hartze aktiboa izango dugu.

    Bisita gidatuak:
    2013ko abenduaren 17,18 eta 19an

    Ordutegia: zehazteko  (Montehermoso-ren betiko bisitentzako ordutegian eskaera ordena jarraituz talde ezberdinen bisitei arreta emango zaie).
    Jasotzaileak: 14 urte baino gehiagoei zuzendua.
    Zure zita eskatzeko harremana: SETEM Hego Haizea (vitoria-gasteiz@setem.org / 945 120 746 -Arduraduna: Janire Sáenz de Buruaga-)

    Erakusketa modu autonomoan (gidaririk gabe) bisitatu nahi duten pertsonei (irakasleak, monitoreak, hezitzaileak eta talde-animatzaileak) laguntzeko prestatu dugu gida bat. Horrela, Mobiolak edota SETEM zurekin batera bisita egiten ari ez badira ere, proposamen honen atzeko aldarrikapenak, kontzeptuak, oinarriak eta balioak helaraztea bermatu nahi dugu. JAITSI GIDA

  • Workshop SORMENA, ARKITEKTURA ETA BIRZIKLAPENA
    2013ko azaroaren 29an (17:00-21:00), azaroaren 30ean (10:00-20:00) eta abenduaren 1ean (10:00-20:00)

    Hiria Kolektiboak eta Carlos García Peláezek gidatuko duten tailer honetan, birziklatutako materiala erabiliz HARIMAKILA instalazioa sortuko da.
    Konpromiso soziala, artea eta elkarlana batzen dituen prozesu honetan parte hartu nahi duenari zuzentzen zaio tailer hau.
    Dohainik.
    Inskripzioak: vitoria-gasteiz@setem.org

Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu proiektuaren webgune ofiziala: www.harimakila.org

Ikusi erakusketaren bideoa
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK