Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak Montehermoson


BOOKCROSSING 2012

Dokumentazio zentroa
2012ko apirilaren 20tik 27ra


bookcrossing


70 museo eta kulturune inguru elkartu dira 5000 liburu baino gehiago “askatzeko” heldu den apirilaren 23an Liburuaren Nazioarteko eguna ospatzeko.

Apirilaren 20tik 27ra edonork jarraitu ahal izango ditu pauso hauek Montehermosok hiritako puntu desberdinetan askatuko dituen 150 liburuetakoren batekin.

Askatutako liburu bakoitzak, kanpaina honetan parte-hartzeko arauak  idatzita agertuko diren etiketa bat izango du eta gainera www.bookcrossing.com web orrian erregistratuta egongo dira, horrela irakurleek ale bakoitza non jaso duten eta ondoren non askatu duten aipatu ahal izango dute. Ekimen honen helburua, kulturuneetako bibliotekek irakurketa sustatzeko esfortzuan parte hartzea da, bereziki arte diziplina desberdinen ezagutzaren hedapenean.

Bookcrossing-a 2001ean agertu zen mundu mailan eta ordutik hona era honetako ekimenetan parte hartzen duten pertsonen kopurua asko igo da. Bookcrossing-a “liburu klub globala” da eta “hiru erreak” izenarekin ezagutzen diren hiru lege samurrek arautzen dute, hau da, read (irakurri), register (erregistratu) eta release (askatu). Liburuak normalean pertsonen mugimendu handia dagoen toki publikoetan askatzen dira: unibertsitateak, garraio publikoak edo kiroldegiak. Irakurle bakoitzak arau hauek betetzen baditu, erraza da liburu baten ibilbidea ezagutzea (jatorrizko lekutik jasotako lekura)  www.bookcrossing.com web orriaren bidez.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK