Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak. Artea eta ikerketa 2011


IN THE BELLY OF THE WHALE (ACT III)

2012ko martxoaren 2tik ekainaren 17ra


Antzezle-zerrenda
   
     Jesse Ash and Cally Spooner, Edwina Ashton, Adam Chodzko, Côme Ciment,
     Winnie Cott, Jess Flood-Paddock, Anthea Hamilton, Donna Huddleston,
     Germaine Kruip, Jacopo Miliani
     And featuring Orson Welles: The One Man Band, by Vassili Silovic and Oja Kodar

     Komisarioak: Rosie Cooper and Ariella Yedgar


Barnealdea.
Montehermoso, arte garaikideko zentroa.
Entsegua, errepikapena eta bertsioa moduko gaiei buruzko erakusketa kolektiboa.
Erakusketa-espazioa beluga izugarriaren sabel gisa hartuko da.


Eszena
     Entseguari eta bertsio, errepikapen eta akatsekin lotutako kontzeptuei buruzko erakusketan sartu zara. “Kontrolatutako
     kaosaren” edo “amaitu gabeko potentzialaren”  moduan, hemen bildutako obrek ikusleari azken ondorioa etengabe ukatzen
     dioten eremu psikologikoa sortzen dute.

     Entseguak, estrategia gisa erabilita, periferian gertatzen dena eta landutako obra aurkeztean ilundu daitekeena nabarmentzen
     du, bereziki, hausnarketa eta kontsiderazio-prozesu arduragabea. Era berean, erakusketa honek amaitutako produktuaren
     gunea desbideratzen du, esperimentala, ezkutukoa edo zalantzagarria den amaiera irekikoaren gainean jartzeko.

     Côme Cimentek erakusketaren etorkizuneko bertsioa imajinatzen du, 2059an ur azpian izango dena; Donna Huddlestonen
     Smoke Garden emakumeei buruzko performancearen prestaketan egindako hainbat objektuz osatuta dago, triangelu
     musikalarekin; Adam Chodzkok 'aktoreak' grabatuko ditu eszenatokian isiltasunean lanean eta materiala binilozko diskora
     pasatuko du, ondoren, erakusketa-eremu guztian erreproduzituko dena eta korapilatutako sokaz eta altzairuz egindako Anthea
     Hamiltonen pantaila eskultorikoak John Hustonen Moby Dick (1956) bertsio zinematografikoan oinarritua daude.
     Inaugurazioaren egunean, Jacopo Milianik Actors aurkeztuko du, aldi berean entzuteko gehiegi urrundutako bi aktorerentzako
     lana. Aretoan dauden obrez gain, erakusketak hiru ataletako Jesse Ash eta Cally Spoonerren irrati-programa aurkeztuko du.

     Erakusketako titulua Orson Wellesek bizitza osoan Moby Dick lanarekin izan zuen obsesioan oinarritzen da. Gutxienez hiru
     egokitzapen zuzendu zituen eta horietan azaldu zen: eszenatoki gainean behin, eleberriaren antzerki-egokitzapenaren entseguari
     buruzko obran eta beste bitan zerikusia zuten eta osatu ez ziren proiektu zinematografikoetan.

     In the Belly of the Whale (Act III) proiektuaren aurreko bi bertsioren (edo entseguren) jarraipena da: lau laguneko erakusketa
     Londresen, In the Belly of the Whale titulupean eta fantasiazko aktoreak biltzen dituen hurrengo erakusketaren iragarpena,
     Monaco aldizkarian azaldu zena (biak 2011koak).


Eremua

     Wellesek obra horretako antzokiko sarrera balearen sabeltzat hartzen zuela diote eta aktoreak arduragabeki bertan harrapatuta
     zeudela eta erakusketa horretarako, Montehermoso Kulturuneko eremu zabala –garai bateko hiriko ur-biltegia– balearen sabel
     metaforiko bilakatuko da: zutabe eta arkuek kaxa torazikoa gogorarazten dute eta proszenio-arkuek antzoki tradizionala iradokitzen
     dute. Obra zinematografikoak, soinudunak, performanceen instalazioak eta eskulturak aurkezten dituen erakusketarako markoa
     osatzen du.


Emanaldiak

     Jesse Ash eta Cally Spoonerren Moveable Column irratsaioa zuzenean egongo da entzungai Resonance FM-ren web
     gunean. Ordutegia:

     - apirilaren 3an, asteartea, 20:00–21:00
     - maiatzaren 15ean, asteartea, 20:00–21:00
     - ekainaren 7a, osteguna, 20:00–21:00

     Jacopo Milianiren Actors lana inugurazioarekin batera antzeztuko da, martxoaren 2an 21:00etan, eta beste behin
     erakusketaren bukaeran.
    

Oihala


in the belly of the whale

Laguntzailea: Ministerio de Educación, Cultura y Deportes.


Ministerio de Cultura
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK