Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Lankidetzak


LABURBIRA. FILM LABURREN ZIRKUITOA

2012ko martxoaren 22an, 19:30ean -- GEU GASTEIZ
Sarrera doan edukiera bete arte


Aurten, berriz ere, Topaguneak antolatutako film laburren zirkuitoa Gasteizen izango dugu ikusgai.

-- HEMEN NAGO. 2010 (13´45´´). Maialen Sarasua
Lau urterekin ez da erraza irudimena eta errealitatea bereiztea. Xalotasuna eta krudelkeriaren arteko muga ere lausoa da askotan. Garrantzia duen bakarra bizirautea da. Imanolek argi dauka eta horren arabera jokatzen du.

Maialen Sarasua. Orion jaioa 1983ko martxoaren 25ean. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziatu zen 2005. urtean Bartzelonako Pompeu Fabra unibertsitatean. Azken urteetan Moztu Filmak enpresan lanean aritu da, besteak beste “The Last Passage” eta “Prohibido Recordar” dokumentalen edizio eta postprodukzioan. Aurretik Orio Produkzioak enpresan jardun zen ETBko Sautrela literatura saioko errealizadore eta eduki koordinatzaile. Esparru pertsonalago batean, gidoilari eta zuzendari moduan, lau proiektu atera ditu aurrera: “Hemen Nago” fikziozko laburmetraia (Lekeitiko Euskal Zine Bileran eta Huhezineman saritua), “Prescrit 69/78” luzemetraia dokumentala (pasa den otsailean Bartzelonan estreinatua) eta “Uraren azalean” eta “14 Apostolu” laburmetraia dokumentalak.
IV. HUHEZINEMAn Goiena Saria, Lekeitioko XXXIII Euskal Zine eta Bideo Bileran profesional mailan fikziozko kortorik onena, Anonimul International Independent Film Festival (Romania), Babel Film Festival (Cagliari), Zinebi 52 (Infoeuskadi atala), Begibistan 2011. Amurrioko V. Zine Astea eta Zinevasco 2011 (Caracas)


-- ZEINEK GEHIAGO IRAUN. 2011 (12´). Gregorio Muro
Haur jolas arriskutsu batek Anderren eta bere familiaren bizitza aldatuko du betirako.

Gregorio Muro. Donostia, 1954. Komikigilea, telebista eta zinema gidoilaria eta zuzendaria. Hainbat urtez lanak batez ere Frantzian argitaratu ondoren, Ipar haizearen erronka (1992) animaziozko film luzean gidoilari lanak eginez sartu zen ikus-entzunezkoen munduan. Harrez geroztik, hainbat ekoizpenetan gidoilari ibili da, eta Etxaldeko erregea film luzean eta Tras los visillos, Perros de presa eta Zeinek gehiago iraun film laburretan zuzendari lanak egin ditu.
Filmografia: 2001    El rey de la granja // 2008    Tras los visillos // 2009    Perros de presa // 2011    Zeinek gehiago iraun // 2011    Por los camareros //


-- URREZKO ERAZTUNA. 2011 (7´). Jon Garaño
Aitak itsasoan galdu zuen ezkontzako eraztuna. Marinel guztiek bezala, kendu egiten zuen hatzetik eta lepokoan jarri, sarea largatzean hatza gal ez zezan.

Jon Garaño. Donostian jaio zen 1974an. EHUn Kazetaritza eta Publizitatea ikasi ondoren, zinemagintza ikasketak egin zituen Sarobe eta San Diegon (AEB). 2001 urtean Moriarti produktora sortu zuen lau kiderekin, bertan lan egin du gidoilari eta zuzendari gisa hainbat lanetan. 90 Sari baino gehiago jaso dituzte berak egindako film laburrak 90 eta telebistarako dokumentalak, 15 herrialde desberdinetan eman dira.
Filmografia: 2001 Despedida // 2003 Sahara Marathon // 2005 The Dragon House // 2006 Miramar St // 2007 Tex Norton // 2008 FGM // 2008 Alamitou // 2008 On the Line // 2008 Asämara // 2010 El método Julio // 2010 80 egunean // 2010 Perurena // 2011 En la casa del Nazareno.


urrezko eraztuna

---------------
BENITO ANSOLA BEKAK 2011

-- IZENA DUENA. 2011 (9´). Joseba Uberuaga
Gaua bukatzear da. Basajaunek beste askotan bezala zaindari igaro du gaua. Bordatxoko tximinian kea ageri da eta bere lana bukatutzat eman lezake. Baina azken unean agertu dira Otsoak, arrapaladan. Txistua joaz ohartarazi nahi ditu bordakoak, baina gaztea da izarrik dagoen artzaina eta ez du deia aintzakotzat hartzen, basoetako izakiak sineskeria hutsa direla erakutsi baitiote.

-- OHE AZPIKO ZERA. 2011 (13´). David Zabala eta Paul Urkijo
Mattin mutiko gazte bat da. Etxean eta ikastolan arazoak dauzka galtzerdiak galtzen dituelako. Klase-kideek burla egiten diote eta gurasoek errieta. Gauez, bere gelako ohean komiki bat irakurtzen dagoen bitartean zaratatxo batzuk entzuten ditu ohe azpi ertzean. Mattin lo geratzen da.

-- KANTUKA-REVOLTA PERMANENT. 2011 (3´). Kultur Kabia. Izarren distira
Revolta Permanent taldearen bideoklip berria, "Kantuka" abestia, Izarren Distira egitasmoaren barruan grabatua Getxon, Sopelan, Lezaman eta Zaldibarren 2011ko urriaren 16an grabatu zuten Juantxu Beloki eta Jone Novok. Revolta Permanent taldea Iker Aginaga eta Iker Villa Barakaldarrek osatzen dute.
Euskal Rap...Euskal Herrian

-- INSTALACION. 2010 (14´22´´). Xoxe Diaz
Arte garaikide museo bateko zuzendariak, kritiken presiopean dela, bere izen ona babestu eta finantziazioa bermatuko dion premiazko "instalazio" baten bila dabil. Egoera horrek behartuta, erreferentzia gutxiko artista ezezagun baten artelana onartzen du. Zuzendariak baina, ez du "instalazio" horren ezaugarrien berri.
(Galegoz egindakoa da, eta euskarazko azpidatziekin eskainiko da)

-----------------

ABERRIA. 1961 (15´). Gotzon Elortza
Aberriaren inguruko hausnarketa sakona eta berezia. Baserri giroko  ikuspegia islatzen du garaiko euskal kulturaren ikur ziren Valentin Enbeita eta Jon Lopategi Bertsolariekin eta Victor Olaeta dantzariekin. Garaiko zentsurari izkin egiteko, Erria izenburua jarri zion Elortzak filmari.

Aberria dokumentala ( Gotzon Garate, 1961) euskaraz egindako lehenengoetakoa da. Duela 50 urte egindakoa da, Franko garaian, eta besteak beste, balio historiko  handikoa dela uste dugu.Francoren diktaduraren garaian – 50eko hamarkadaren bukaeran eta 60ko hamarkadaren hasieran- Gotzon Elortzak zinemazaleak, zenbait dokumental filmatu zituen 16mm-ko kamerarekin Bizkaiko lurretan. Parisen bizi zen garai hartan Gotzon eta helburu garbi bat zuen ikus-entzunezkoen arloan ere euskarak lekua izatea. Lan haiek euskaraz osorik egindako lehenengo dokumental gisa hartzen dira gaur egun.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK