Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

KULTURUNEA

Montehermoso Kulturunea gune publiko bat da, 1997. urtean Vitoria-Gasteizko Udalak sortua sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, erakutsi eta hedatzera emateko asmoz. Artea eta kultura garaikidea eta bereziki profesionalizatze prozesuan dauden hemengo artisten proiektuak bultzatzen ditu Montehermosok. Horretarako, Kulturunean garatzen diren hainbat jarduera-ildo eta lan-esparrua, besteak beste, honako hauek dira:

  • Deialdiak: hautatzen diren proiektuak ekoizten –eta zabalkundea eman eta jendaurrean erakusten– laguntzea dute helburu ekimen hauek.
  • Erakusketak:erakusketa-aretoetan arte eta kultura garaikidearen arloko sorkuntza-lanak aurkezten dira, eta bereziki testuinguruko artista garaikideen proiektuak argitara ateratzen dira.
  • Hezkuntz eta kultur ekintzak: programa honek Kulturuneko erakusketeen programazioa osatzen du. Jarduera horiei esker, erakutsitako lanetako gai sozialen inguruan lan egiten da, eta arte garaikideak gizartean duen garrantzia agerian uzten da.
  • Mediateka-Dokumentazio zentroa: hiritar guztiei zuzenduta, bere funtsak arte garaikidean espezializatuak dira.

Bestalde, 2014ko urritik hona, Montehermoso kulturunean Oihaneder Euskararen Etxea kokatzen da
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK