Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak Montehermoson // Gauekoak


SCRATXE UNDERGROUND BRASIL JAIALDIA

Tailerra, hitzaldia eta performaceak
2012ko maiatzaren 14tik 19ra

Scratxe Underground Brasil zikloa Factoría de Fuegos erakundeak Gasteizen abian jarritako Noches Scretxe Gauak ekimenaren hedapena da. Zazpi Scratxe edizioren ostean eta Factoría de Fuegos, Acción!MAD Jaialdia (Madril) eta Colectivo Quitanda (Bahia/Brasil) kolektiboaren arteko lankidetzari esker, orain edizio berria aurkeztuko dugu mini-jaialdi formatuan.

“Gorputza, irudia eta botere-harremanak” dira topaketaren gaiak osatzen dituzten hiru gakoak. Topaketaren xedea Brasilgo eta Espainiako artisten –bereziki Madrilen eta Gasteizen bizi direnen–  arteko loturak sortzea da. Artista brasildar hasiberrien eskutik zortzi dantza- eta performance-ikuskizun izango dira eta, horrez gain, diziplinarteko tailerra eta hitzaldia; hori guztia bi hirietako kultur eremuetan, Montehermoso eta Matadero izanik eremu-anfitrioi nagusiak.

scratxe underground brasil

I. TAILERRA -- Sorkuntza artistikoa eta kritikoa dantzan eta performancean
Maiatzaren 14tik 17ra // Ordutegia: 18:30-21:30 (12 ordu guztira)
Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 15 // Matrikula: 50 €
IZENA EMATEKO epea maiatzaren 11 arte helbide honetan: www.factoriadefuegos.com edo gure web gune honetan // PLAZAK IZEN EMATE ORDENAREN ARABERA EMANGO DIRA. Izen-emate fitxa deskargatu, bete eta eskaneatuta bidali helbide honetara: fdfperformance@gmail.com


Scratxe Underground Brasil programazioaren barruan, Factoría de Fuegos erakundeak diziplinarteko tailerra eskainiko du eta bertan gonbidatutako zazpi artistek beren sorkuntza-estrategiak modu kolektiboan partekatuko dituzte, parte-hartzaileek esperimentatu eta ikertu ahal izateko. Tailerrean, artistek eta parte-hartzaileek ikuspegi hauetatik abiatuta antzerkigintza sortzera bideratutako sorkuntza-metodologiak aztertuko dituzte: dantza garaikidea, bideoartea, performancea, ekintza-artea eta idazketa performatiboa.
Tailerra nagusiki praktikoa izango da eta hainbat sarrera eta eztabaida teoriko eta kontzeptual izango ditu.
Lau eguneko iraupena izango du (maiatzaren 14tik 17ra), 18:30etatik 21:30etara, eta garatutakoaren azalpen publikoarekin emango zaio amaiera eta bertan emaitzak argituko dira, ekintza/instalazio/testuen bidez.


II. HITZALDIA-EZTABAIDA – Artea politika gisa
Maiatzaren 19a, 11:30etik 13:30era.
Sarrera librea edukiera bete arte.

Leda Muhana (Brasil) Bahiako Unibertsitate Federaleko Dantza Eskolako irakaslea eta zuzendaria, unibertsitate horretako Arte Eszenikoetan doktorea eta Dantza Fakultateko Cia. de Danza Contemporânea GDC konpainiako zuzendaria.
Nieves Correa (Espainia) performer espainiarra eta Espainiako Acción Mad! Jaialdiaren sortzailea eta produktorea (ekintza-artera bideratutako jaialdia).


III. PERFORMANCEAK – “Gorputza, irudia eta botere-harremanak”
Maiatzaren 18 eta 19a, 19:00etatik 23:00etara.
Sarrera librea edukiera bete arte.


-- OSTIRALA 18
MARIA AUGUSTA BARBARA (40’) // Mab Cardoso
Maria Augusta Barbara-k gorputzaren eraketa gizartean eta hori mendean hartzen duten botere-harremanak lantzen ditu, dantza-prestakuntzako hogei urteetan izandako ballet klasikoko esperientzia abiapuntutzat hartuta, prestakuntza mota hori egungo gizartearekin lotzen du eta alienazio- eta diziplina-prozesuei buruz hausnarketa egiten du.

NÓ (NUDO) (45’) // Giltanei Amorim eta Olga Lamas
Konektatzea elkarrekin egotea da. Dimentsioak, lurraldeak eta gure ulermen erosoak ni, zu, hura eta gu unibertso paraleloetan desorekatzen dituzten denbora-espazioak. Ikuskizuna skype, facebook, posta elektroniko edo telefono bidezko topaketa birtualen bidez sortu da, teknologiak urrunean sortzea nola ahalbidetzen digun eta baterakoa urruna ere badela planteatuta.

JUEGO DE LOS SIETE ERRORES O UN ESTUDIO PARA GISELE (40’) // Carolina Falcão
Gisele Bündchen modeloaren tamaina errealeko argazkiarekin alderatuta eta publikoak transformerra modelo bilakatzeko erabil ditzakeen elementuen bidez, egun ditugun patroi estetikoen (gorputza-modeloa, gorputza-merkantzia) eragin mediatikoa eztabaidatzen du obrak.

PARA EL HÉROE – EXPERIMENTOS SIN NINGÚN CARÁCTER: CUERPO SOBRE PAPEL (45’) // Paula Carneiro
Gorputza paper gainean... ikatza paper-zuri-larruazalean tatuatuta. Macunaíma lerroek izututa, lerroak eraldatu egiten dira eta beste batzuk bihurtzen: mataborroia, orbana, zirriborro zimurtua. Piztia-makina-kaiman muturzabalaren antzera, ezabatutako testua irensten du algara isilak bota arte, heroiak soilik izan dezakeen amarekin.

-- LARUNBATA 19
FLUÍDO SOBRE TV (20’) // Paula Carneiro
Fluidos sobre TV  “ni”en multiplo nabarmena da, inolako izaerarik gabeko esperimentu errepikarien emaitza, izan daitekeenaren eta ez denaren lilurak bultzatua. Jariakina beti joan egiten da: labaindu, sartu, lurrundu eta beste eremuak sortzen ditu ukitzen dituen horretan. Izaerarik gabeko jariakinak: gezurrezko malkoak eta karameluzko lerdea.

PAU BRASIL (30’) // Aldren Lincoln
Pau Brasil-ek Brasilgo kolonizazioaren historia berriro asmatu du, mulatoen gorputzen esportazio-prozesuak exotikotzat hartuta, inauteria, sanba eta antzeko festa herrikoietako koloreena; horiek kultura brasildarra merkaturatzen dute herrialdeari ikusgarritasuna eta produkzioa ekartzeko, eraldatuz eta beren burua brasileiratutakotzat –Brasilera immigratutako atzerritarrak– hartzen dutenen mugimendua sortuz.

INBOX (30’) // Giltanei Amorim
Inbox regurgitofagia da eta bertan irensteak eta botaka egiteak botere-harremanei buruzko diskurtsoak ehuntzen ditu sexualitatearen alorrean eta "otzantasunaren" eta "trebakuntzaren" ideiak aztertzen ditu. Irenstearen eta botaka egitearen mugan, mendean jarri eta irauli egiten da, errepikatu eta ahitu egiten da. Gorputzak genero-sailkapen guztiak ezabatzen ditu, horiek guztiak berea izateko aukera gisa irensten dituen aldi berean.

DESPLANTE (UNA VEZ MÁS) (40’) // Laura Pacheco
Murrizketek, gainjartzeek eta ustekabeek markatutako zatitutako narrazioan, Desplante lanak irudiari, gorputzari eta kulturari buruzko hausnarketa proposatzen du, Brasil eta Espainia arteko ekintzetatik eta joan-etorrietatik abiatuta, flamenkoa sorkuntzako printzipio estetikotzat hartuta. Dokumentalaren, dantzaren, bideoaren eta performancearen artean, komunikazioa elkarrizketa artistiko transkulturalerako oinarri bakarra izatea ekartzen du.


Antolatzailea: Factoría de Fuegos, Colectivo Quitanda eta Acción!MAD Jaialdia.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK