Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

POMPA 945. Erakusketa

archivo municipal
2017ko azaroaren 10etik 26ra


Pompa 945 proiektuaren motibazioa eta arrazoia konbentzimendu batetan oinarritzen da: “Auzoetako kultur- eta arte-ekipamenduek nabarmen eragiten duten beste adierazle batzuen gainean, esaterako, biztanleen osasunaren, segurtasunaren edo hezkuntzaren gainean. Horrenbestez, ez da soilik esku-hartze artistiko bat, baizik eta, batez ere, esku-hartze komunitario eta sozial bat, zeinaren bitartez Pilar auzoa erreferente bihurtzen ari den hiri-artearen eta bertako bizilagunen eta eragileen partaidetzaren alorretan”, esan du zinegotziak.

Hori guztia lortzeko, zenbait lan egin izan dira: proiektua garatzeko lekuak bilatu; artista, gizarte-eragile eta bizilagunekin ekin harremanak egin, partaidetza sustatzeko; eta hori guzti hori horma-irudi eta graffiti eta abar bihurtzea, zeinen bitartez hiri-gune narriatuak berreskuratu diren.

Montehermosoko erakusketak lan hori guztia laburbiltzen du grafikoki, halako moldean non horma-irudien eta horiek sortzen lagundu duten eta bizilagunen argazki eta bideoak ikus daitezkeen. izan ere, ekimen honek Pilarreko bizilagunak, ikastetxeak, dendak, zentro kultural eta soziokulturalak, udal zerbitzuak eta abar inplikatzea lortu du.

Besteak beste, parte hartu izan dute Divino Maestro ikastetxeak, Francisco de Vitoria institutuak, Puerto Rico prestakuntza lantegiak, Arte eta Lanbideen Eskolak, Tejiendo Relaciones kolektiboa, zenbait artista partikularrek eta Udalaren zerbitzu batzuk, esaterako Bide Publikoko eta gazteriko udal zerbitzuek.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK