Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak. Artea eta Ikerketa 08


NO RECONCILIADOS (NADIE SABE LO QUE UN CUERPO PUEDE)

MARCELO EXPÓSITO

Puertollano, 1966 / Bartzelonan bizi da eta bertan egiten du lan

Entre sueños. Ensayos sobre la nueva imaginación política Marcelo Expósitok 2003an hasitako obra-serie bat da, helburu gisa metropoliko gizarte-mugimendu berriek egungo gatazka-zikloan garatzen dituzten sormen politikoko formak aztertzea duena. Montehermoso Kulturuneak, orain arte serie hori osatzen duten euskarri bideografikoko lau lanen sintesi bat erakutsiko du. Primero de Mayo (la ciudad-fábrica) (61’, 2004) lana Italian filmatua dago eta haren gai nagusiak dira gizarte-eskastasunaren aurka egiteko era berriak, Chainworkers kolektiboa eredutzat hartuta, eta horiek egindako MayDay-aren birdefinizioa, eskastasunean lan egiten duten langileen Maiatzaren Bata gisa. La imaginación radical (carnavales de resistencia) (60’, 2004) lana, Londresen filmatua, inauteri-moduko protesta-eren politizazioaz aritzen da, Reclaim the Streets britainiar mugimenduaren arloan eta, bereziki, 1999ko ekainaren 18an City-a (Londresko zentro finantzarioa) okupatu eta geldiarazi zuen ekintza globaleko jardunaldian, Seattle-etik aurrerako mugimendu globalaren protesta-era adierazgarriak aitzinirudikatu zituena. Frivolidad táctica + Ritmos de resistencia (Nuria Vila-rekin egina; 39’, 2007) lanak, 2000n Pragan egin ziren Nazioarteko Moneta Fondoaren eta Munduko Bankuaren goi-bileraren ondorioz garatutako espazio publikoko zenbait protesta-era nola eratu ziren deskribatzen du. Azkenik, No reconciliados (nadie sabe lo que un cuerpo puede) (105’, 2009) Argentinan filmatutako lanak aztertzen du nola artea, sormena, politika eta aktibismoa gizarte-eskubideen aldeko mugimenduetan elkartzen diren, batez ere Argentinako azken diktadura militarraren aldian sortutako genozidioaren aurkakoetan. Montehermoso Kulturunea azken zinta horren produkzioan parte hartu du eta orain publikoari aurkezten zaio lehen aldiz. M.E.

2009ko maiatzaren 22tik abuztuaren 30era.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK