Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Ikastaro eta mintegiak


KRITIKA PRAKTIKOA

Arte garaikideari buruzko kritika- eta idazketa-tailerra
2010eko maiatzaren 14tik 21era (16an izan ezik). HAUTAPEN ASKEKO KREDITOAK ESKATU AHAL DIRA.

La función de la crítica (Kritikaren funtzioa) lanean, Terry Eagleton-ek honako hau idatzi zuen: "liburu honen tesia egun kritikak oinarrizko funtzio sozialik ez izatea da. Literatura-industriaren harreman publikoen zatiketaren parte da, edo mundu akademikoko gai pribatiboa da”. Hala eta guztiz ere, diagnostiko honek modu sinplean agertzen du kritikaren baldintza endemikoa edozein generotan une historiko batean; "kritika" ebakuatu egin da, azterketa eta sormena informazioaren transferentziarekin ordezkatuz. Tailer teoriko/praktiko honek egitura sozial eta kulturalen baitan, kritikaren funtzioaren gainean aztertu nahi du berriro.

KRITIKA PRAKTIKOA arte garaikideko, teoria kritikoko eta kritika kulturaleko alorren inguruko kritika- eta idazketa-tailerra da. Tailerraren helburuetako bat geure buruari idazteak zer, nola eta zer helbururekin esan nahi duen galdetzea da; horren aurre-baldintzak (ekonomikoak eta sozialak), horren generoak (kritika hutsa, erakusketen eta liburuen aipamenak, entseguak, literatura-idazketa, kazetaritza artistikoa eta erreportajea), motibazioak (esfera publikoaren kontzientzia, egiletasuna eta subjektibotasuna), horren ordainak (gainbalioak, soldatak, kapital sinbolikoa) eta gainerakoa. Era berean, idazketa kritikoaren aukerak eta horren komunikazio-bideak aztertuko dira; aldizkari espezializatuak, katalogoak, aldizkarien gehigarriak, eta baita "blogoesfera" eta onlineko kritikaren aukerak ere.

Partehartzaileak: edozein aldaeratan kritika egin edo idatzi nahi duten pertsonak (artean, zineman, literaturan edo dena delakoan), komisarioak, ikasleak, ikerlariak edo idazkeran espresio giza bezala interesatutako artistak.
Tailerreko zuzendaritza Peio Aguirreren (arte-kritikaria eta komisario independentea) eskura.

ANTOLATUTAKO EKIMENAK
Tailerraren barruan, ondoko bi hitzaldiak burutuko dira, sarrera librean:
Sven Lütticken. maiatzaren 20an, 17:00etan
Esther Leslie. maiatzaren 20an, 19:00etan

-------

Peio Aguirre

Donostian bizi den arte kritikaria eta komisario independentea. Egunkari eta aldizkari hauetan argitaratu du: La Vanguardia, Mugalari, Exit Express, Flash Art, Afterall, A Prior, Chto delat? eta abar. Besteak beste, Asier Mendizabal, Philippe Parreno, Susan Philipsz, Liam Gillick, Annika Eriksson, Ibon Aranberri eta Jon Mikel Euba artistei buruzko saiakera monografikoak ere idatzi ditu. CO-OP zigiluarekin, artista-liburuen editore independentea da. “Crítica y metacomentario” idatzi eta argitaratzen du hemen: http://peioaguirre.blogspot.com.

Sven Lütticken
Amsterdamen bizi den arte historialari eta kritikaria. Amsterdamgo Vrije Universiteit-en ematen ditu klaseak eta De Witte Raaf-eko editorea da. 2004. urtean Amsterdamgo BKVB funtsaren Arte kritikariaren saria eman zioten. Arte-aldizkari (inter)nazionaletan argitaratzen du, hauetan besteak beste: Jong Holland, Artforum, New Left Review, Afterimage, Texte zur Kunst, Camera Austria. Katalogoetan eta erakusketetan ere parte hartzen du idazle edo gonbidatutako komisario moduan. Idols of the Market: Modern Iconoclasm and the Fundamentalist Spectacle liburuaren egilea da (Sternberg Press, 2009).

Esther Leslie
Estetika politikoa irakasten du Londresko Birkbeck unibertsitatean. Walter Benjamin: Overpowering Conformism (Pluto, 2000) eta Walter Benjamin: Critical Lives (Reaktion, 2007) liburuen egilea da. Beste liburu batzuen artean hauek nabarmendu behar dira: Hollywood Flatlands: Animation, Critical Theory and the Avant-garde (Verso, 2002) eta Synthetic Worlds: Nature, Art and the Chemical Industry (Reaktion 2005). Historical Materialism-eko koeditorea da, Radical Philosophy editoreen kolektiboan hartzen du parte eta Revolutionary History-ko editorea da. Ben Watson-ekin batera, www.militantesthetix.co.uk webgunea zuzentzen du.

critica practica
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK