Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak. PASAHITZAK, Emetasunari buruzko irudikapen berriak


8. zikloa. STOWAWAYS. Bidaiari ezkutuak arte garaikidean, 2000-2009.

Uli Aigner, Andrea Bowers, Patty Chang, annette hollywood, Katarzyna Kozyra, Christina Lammer, Karl Leitgeb, Sands Murray-Wassink.

Komisarioa: Elke Silvia Krystufek.
2010eko urtarrilaren 22tik maiatzaren 16ra

Deserosoa denari, ezkutatzen denari, modaz pasatakoari eta heldu beharreko sofistikatuari buruz hitz egiten du bideo hautaketa honek. Bideo hauek pentsatu nahi ez dugun horri buruzkoak dira edo pentsatu bai, baina hala egin nahi ez dugun horri buruzkoak, edo pentsatzen dugunari buruz, baina zuek oraindik hausnartu ez duzuen horri buruzkoak. Ezintasuna gaitasun bihurtzea azalpenaren bidez. Bill Viola eskuzko kamerarekin. Zertan datoz bat kolonoskopiaren bideoa, emakumeak senarra arroparekin garbitzea eta aingirak blusaren azpian? Masturbazioa, feminista amodiozko gutunak idazten; zalantzarik gabe, ez dago hain maiteminduta. Gutxienez iraganeko istorioa da, artista komisarioaren eginkizunaz iseka egiten, oraindik ikusi ez dudan “tschuktschuk” izeneko bideo-pieza (zergatik ibiliko naiz gezurretan komisarioa izanik?). Ikusi egingo duzue eta Stowaways jendaurrean aurkezten denerako nik ere ikusiko dut. Gero, emakume gizenaz mozorrotutako abeslaria kantuaren kalitatea eta gorputzen edertasuna zalantzan jartzeko. Stowaways lanak desordena artean lantzen du, baita huts egindako irudiaren zintzotasuna edo nahiaren atzean falta diren loturak edo nahi izandako gainazal distiratsuagoa ere. Arte-erakusketara joatean ikusi ezin daitekeenaren aztarna azaltzeko balio duen luzapena da Stowaways . Ona edo txarra izan daiteke. Ona edo txarra. Arte ona edo txarra. Azken judizioko eguna. Dena testuinguru artistikoan azal daiteke, beraz, zergatik ez? Stowaways lanak lehorreratzen direnean historiak jarraitu egiten du. Zer gertatzen da erakusketaren ondoren, zein dira ondorioak? Nork finkatu zuen zer lotura, zer esanahi sortu ziren norentzako, edo Stowaways etxera eramateko, kentzeko edo hurrengo erakusketan jasotzeko den? Ez dago generoaren, sexualitatearen edo nortasunaren justifikazioa den taldeko erakusketarik. Artista-komisarioa ez da komisario normala. Konbinaketa malgua nahi nuen, ez nuen behin betiko zerbait nahi, publikoa entretenituta eduki nahi nuen eta pixkanaka zenbait bideotan sartu eta aukerak zintzoa izateko adinako zentzu falta izatea nahi nuen. Ez saiatu proiektua zeri buruzkoa den asmatzen, esango banizue, zertarako joango zinatekete Montehermosora ikustera?

Elke Silvia Krystufek


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK