Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

ZINEMA GAUR 17. Ikastaro eta lantegiak

Urriak 21. 17:30- 19:30
Lantegia: Zerez egina dago zinema? Haustea ulertzeko. Herritar ororentzat

Zerez egina dago zinema? Ez kontzeptualki, materialki baizik. Gaur egun zeroak eta batekoak dira, baina hasieran zinema ez zen horrelakoa. Izan ere, mugitzen diren irudien mundu zoragarria sortzeko errezetak osagai hauek zituen: plastiko oso sukoi bat, animalien hezur egosi batzuk, eta zilar-gatzezko ongailu bat. Beste garai batean, zinema ukigarria zen, hauskorra eta arriskutsua. Ukituz, hautsiz eta marratuz baino ezin duzu ulertu nola kontserbatu.

Lantegian zinemaren historia materiala laburtuko da: hasiera, eboluzioa eta aktualitate digitala. Teoriarekin batera ikus-entzunezko adibideak eskainiko dira, eta zati praktikoan parte-hartzaileek film-materialak eskuztatu ahalko dituzte.

Clara Sánchez-Dehesak film-materialen kontserbatzailea da, eta Selznick School of Film Preservation eskolan ikasi zuen. Graduatu zenez geroztik jardun du etxeko zinema berreskuratzen: familiekin hitz egin, filmak prestatu eta proiektatu eta bizi berria ematea dakar horrek. Filmen kontserbazioari buruzko hastapen ikastaroak ere ematen ditu, eta Elías Querejeta zinema eskola aurkeztu berriko Artxibo Atalaren koordinatzailea da.


Azaroak 11 eta 12 ,  10:00 - 13:00h
"ISTORIO BIZIDUNAK" LANTEGIA (animaziozko zinema).
Egun bakarreko iraupenadu. Bi talde ezberdin egingo dira.

Narratiba grafikoari, zinemari eta animazioari buruzko lantegia umeentzat.
Gustuko duzu istorioak kontatzea? Orduak ematen dituzu izaki arraroak eta urruneko munduak marrazten? Zure istorio eta marrazkiak baliatuz animaziozko film bat egin nahiko zenuke? Ez galdu aukera eta anima zaitez zure istorioak animaziozko zinemaren bidez kontatzera! Stopmotion animazioa baliatuz ikus-entzunezkoak ekoizteko ariketak.
Lantegian alor hauekin loturiko ariketak egingo dira: narratiba grafikoa, komikia, storyboard-a eta zinema. Helburu nagusia umeen sormena piztea izango da, komikia eta animaziozko zinema baliatuz beren istorioak kontatzera gonbidatuz.

7 eta 15 urte bitarteko umeei zuzendua.  15 leku talde bakoitzeko

Azaroak 12, 14, 15 eta 16
Igandean:10:00 – 13:00 + 16:00 – 18:00; Asteartetik ostegunera:19:00 – 21:00

16 urtetik gorakoentzat.12 leku gehienez.

 “MUNDU PAUSATUAK” LANTEGIA.
Stopmotion animazioa baliatzen duen irudi bizidunaren aurkikuntza.
Narratiba grafikoari, zinemari eta animazioari buruzko lantegia helduentzat.

Ezagut ezazu argazkiz argazki eta marrazkiz marrazki egindako animaziozko zinema. Zatoz eta biziarazi zeure pertsonaia eta istorioak. Marraztu, eraiki, animatu. Konta ezazu zeure istorioa animaziozko zinema baliatuz!

Stopmotion animazioa baliatuz ikus-entzunezkoak ekoizteko ariketak egingo dira lantegian. Alor hauekin loturiko ariketak egingo dira: narratiba grafikoa, komikia, storyboard-a eta zinema. Ikasgai praktikoak izango dira, ikusizko pertzepzioaz, pertsonaien sorkuntzaz eta stopmotion animazioaren oinarri eta teknikez.Baliabide gutxirekin zinema independentea ekoiztea sustatuko da parte-hartzaileen artean, istorio onak eta irtenbide sortzaileak azaleratzeko.


Azaroak 23, 19:30h.
CARLOS CASASEN HITZALDI ILUSTRATUA.

Carlos Casas ikusizko artistak eta zinemagileak bere lanaz hitz egingo digu. Zinema dokumentalaren, zinemaren eta soinuzko eta ikusizko arteen arteko nahasketa da haren lana. Azken hiru lanak Torinon, Buenos Airesen eta Mexikon saritu dizkiote, eta lanetako batzuk banakako zein taldeko erakusketetan plazaratu dira. 2001ean, planetako leku urrutienetara (Patagonia, Siberia eta Aral itsasoa, Kazakhstanen) eskainitako trilogia hasi zuen.


Azaroak 25 eta 26, 10:00 - 14:00h
Zinema-muntatzeari buruzko lantegia: muntatze-gelaren esperientzia.

Ezagutzak izatea: Ikus-entzunezko komunikazioaren ikasketak, Arte Ederretakoak edo Arte eta LanbideEskolako ikasketak dituzteneei bideratuta.

Zer izan behar dugu kontuan muntatze-gelan irudi eta soinuen aurrean esertzen garenean? Zer galdetzen digute gure aurrean bizia hartzen duten irudi eta soinuek? Zer eskatzen eta zer ahalbidetzen digute? Nola irakur ditzakegu, nola hurbil gaitezke haiengana? Nora garamatzate?

Ikastaroan galdera horiei eta muntatze-gelako esperientziarekin lotutako beste batzuei buruz hausnartzen saiatuko gara, materialaren aurrean eseri eta irudiak eraiki eta berridazten hasten garen uneari buruz. Garrantzi berezia emango diogu muntatzailearen eta materialaren arteko korrespondentzia edo erlazio intimoari, korrespondentzia hori funtsezkoa baita muntatzeari sakontasun osoz ekiteko eta irudi eta gauzen arteko erlazio sotilak ahalbidetzeko. Zinema muntatzeari sentipenetatik, intuiziotik eta ikuspegi soziologiko, emozional eta fisiko ireki batetik hurbiltzea proposatuko da, irudiak erraietatik eta azaleko poroetatik sentitzera iristeko.

Ana Pfaff (1985) zinema-muntatzailea da lanbidez, eta irakasle eta errealizadore ere aritzen da. Zinema-muntatzaile gisa fikziozko filmak zein dokumentalak editatu ditu, eta horietako batzuk nazioarteko jaialdi askotan saritu dituzte, hala nola Oscar sarietarako hautagai Estiu 1993, Carla Simónena (Berlinale, Málaga, BAFICI, Odesa…); Niñato, Adrián Orrena (Visions du Réel, BAFICI, Quito); ReMine, Marcos M. Merinorena (BAFICI, Sevilla, Cineuropa…), eta El Gran Vuelo, Carolina Astudillorena (Málaga, Sol e Luna, Feroz). Irakasle gisa, BSM-UPFko muntatze gradu-ondokoan, ECIBn eta FRAME masterrean ematen ditu klaseak. Azpimarratzekoak dira Carlos Bracho eta Momu & No Es ikusizko artistekiko lankidetza, eta Dostopos taldearekin —zeinaren fundatzailea baita— garatutako errealizazio lanak.


Lantegietan izena ematea: info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org
Doako ekintzak. Plaza mugatuak



© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK