Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak


ZINEMA GAUR 17. Zinema zikloa

Irudia: Tabú. Miguel Gomes

Urriak 9
TABÚ. Miguel Gomes. 2012. Portugal, Alemania, Brasil, Frantzia, Espainia. 118 '

Andre zahar eta jenio biziko bat, Cabo Verdeko neskamea eta gizarte kausak defendatzeari emandako auzokidea dira protagonistak. Andrea hil ondoren, beste biek haren iraganeko gertaera baten berri jakingo dute: maitasun, krimen eta abentura istorio bat, Afrikan girotutakoa. Berlingo Nazioarteko Jaialdiko FIPRESCI saria eta Alfred Bauer saria.

Urriak  16
TAXI TEHERÁN. Jafar Panahi. 2015. Iran. 82 min.

Irango gobernuak filmak egitea debekatu zion Jafar Panahiri, baina taxilari bihurtuta Irango gizartearen erronkei buruzko filma egitea lortu zuen. Berlingo Nazioarteko Jaialdiko FIPRESCI saria eta Zilarrrezko Hartza.

Urriak 23
LA MUERTE DE LUIS XIV. Albert Serra. 2016. Espainia, Frantzia, Portugal. 115 min.

Ehizaldi batetik itzultzean, Luis XIV.a erregeak min handia du zangoan. Hiltzear dagoela, jarraitzaile fidelek inguratuko dute. Albert Serra zuzendari kataluniar txalotuaren azken filma Cannesko jaialdian estreinatu zen, eta Jean Pierre Leaud ikono frantsesa da protagonista.


Urriak 30
AHORA SÍ, ANTES NO. Sang-soo Hong. 2015. Hego Korea. 121 min.

Zinema zuzendari bat emakume margolari gazte batekin maitemintzen da, bitan.  Hong Sang-soo zuzendari txalotuak berriro harritzen gaitu bitan zatitutako film horrekin, txanpon beraren bi aldeak erakutsi nahian. Film onena Gijongo Nazioarteko Jaialdian.


Azaroak 6
LA BELLA DURMIENTE. Adolfo Arrieta. 2016. Frantzia, Espainia. 82 min
.
Letonia erresuman, Egon printze gazteak bateria jotzen ematen ditu gauak. Egunez, berriz, ideia bakarra darabil buruan: Kentz erresuman barneratzea, Loti Ederra aurkitu eta sorginkeria hausteko. Erregeak ez du kondairetan sinesten, eta guztiz kontra dago. UNESCOko arkeologo batek, Maggiek, emango dio gakoa printzeari.


Azaroak 20
EL ABRAZO DE LA SERPIENTE. Ciro Guerra. Kolonbia. 2015. 125 min.

Karamakate Amazoniako xaman indartsua da, bere tribuko azken biztanlea, eta oihanaren sakonean bizi da, nahita bakarturik. Bakarrik hamarkadak igaro ondoren, gizaki hondatua da, oroitzapenik eta emoziorik gabea. Amets egiten irakats dezakeen landare sakratu eta ahaltsu baten bila ari den etnobotanikari batek, Evanek, aldatutako du haren bizitza hutsala. Amazoniako oihanaren bihotzera abiatuko dira biak, eta pixkanaka Karamakatek galdutako oroitzapenak berreskuratuko ditu. Ingelesez besteko film onenaren Oscarrarentzat izendatua 2016an.


Azaroak 27 
NIÑATO. Adrián Orr. 2017. Espainia.

Langabezian eta asmo handirik gabe, Niñato gurasoekin bizi da krisialdi kronikoan dagoen Madril baten kanpoaldean, eta hip-hopa egiten du. 34 urte ditu eta 3 seme-alaba hazi beharra. Denbora aurrera doa, umeak hazten ari dira, eta Niñatok musika lantzen eta haiek zaintzen jarraitzen du, etorkizunaz gehiegi kezkatu gabe. Orok, seme gazteenak, ez du eskolara joateko motibazio handirik, eta Niñatok arreta handiagoa eskaini beharko dio, bere arazoei aurre egiten dien bitartean. Filmik onena Argentinako Zinema Independeteko Nazioarteko Jaialdian eta Visions du Réel dokumentalen jaialdian.



Ortuño aretoa,19:30
Sarrera librea lekuak bete arte
14 urtetik gorakoentzat.
Jattorizko bertsioak gastelaniazko azpitituluekin




© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK