Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Hezkuntza Jarduerak


2017ko urriaren 23tik azaroaren 13ra. Ur Biltegia

Datak: urriaren 23tik azaroaren 17ra
Egunak: astelehen, astearte,asteazken,ostegun eta ostiralak
Ordutegia: 10:00, 11:00 eta 12:00etan


Bisita Gidatua WORLD PRESS PHOTO erakusketara

1955an Amsterdamen sortu zen World Press Photo munduko prentsa-argazkilaritza lehiaketa entzutetsu eta garrantzitsuena da. Erakunde independentea da eta kalitatezko prentsa-argazkilaritzaren bitartez mundua ulertzen laguntzea du helburu. Herbehereetako Constantijn Printzearen babespean, prentsa-argazkilaritzarekin zerikusia duten hezkuntza-jarduera nahiz ekitaldi profesional anitz antolatzen ditu urtero eta argazki-erakusketa da, zalantzarik gabe, guztien artean nabarmenena.

Hartzaileak: DBH, DBHO eta HHI

Argazki-kazetaritza lantegia

Argazki-kazetaritza argazkilaritzarekin, diseinu grafikoarekin eta bideoarekin zerikusi handia duen kazetaritza mota bat da. Arlo horretan lan egiten duten kazetariei erreportari grafikoak edo argazki-kazetariak deitzen zaie eta gehienak  artearekin lotura  duten argazkilariak dira.  Lantegi honetan argazkiak begiratzen ikasiko duzu, gramatika, hiztegia eta bere hizkuntza ahoskatzeko modu berezia duela ohartuko zara. Horrez gain, urtero World Press Photo fundazioak argazki-kazetaritza bultzatzeko,garatzeko eta sustatzeko  antolatzen duen sariketan aurkeztu den argazkiren bat sakon aztertuko duzu.

Hartzaileak: DBH eta DBHO

Izena ematea: Irailaren 6tik 22ra arte. www.vitoria-gasteiz.org
Informazio gehiago: info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org, tel. 945 161830

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK