Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


OUT OF THE LOOP

2017ko uztailaren 7tik irailaren 10era. 1. Solairua

Artistak: Luz Estefanía, Estela Miguel, Javier Rodriguez, Alvaro Talavera, Eriz Moreno y Uxue Ruiz de Arkaute


Komisarioak: Iker Fidalgo, Irati Irulegi y Laura Diez


Izenburuak berak agertzen du begizta, errutinari lotutako errepikapena, eta begizta horrek berak ere espazio biribila sortzen du, eta han erakusketan aurkezten diren artistak elkartzen dira. Sentiberatasunerako denbora proposatzen da, non protagonismoa materiarekin, formaren zaintzarekin eta espazio propioaren aldarrikapenarekin egindako harreman intimoaren bidez egituratzen den. Obren aurkezpenak izaera bikoitza du. ibilbidea egin eta berriro hasi, eta era batera “out of the loop” esapideak arautik kanpo ibiltzera bidaltzen eta gonbidatzen gaitu; lan bakoitzak ezagunaren mugaz harantzago joaten den mikro-kontakizun bat izango balu bezala.

Lehenengo eta behin, Luz Estefaniaren margolanetara hurbilduko gara. Zentzumenetik abiatuta etengabeko aldaketen egoera batera hurbiltzeko proposamena dakar; egunerokotasunari heltzen dio, han gauzek keinu ezkonformista hartu ahal dutelarik. Hurbileko baina bereizitako bizikidetzan Estela Miguel aurkituko dugu; eguneroko mikro-erresistentziaz hitz egiten digu haren zeramikazko piezen bitartez, azalean eta ukitu daitekeen horretan pentsatzera gonbidatzen gaituztela. Egunerokotasunerantz biratzeak iraultzaren zentzua dakar, Raoul Vaneigem Internacional Situacionista elkartearen kideak zioen bezala; ez forma politikoaren gisa bakarrik, baizik eta beste ikuspegi bat izatea eta behatzen dugun hori (zalantzan jartzeko beste espazio batzuk zabaltzen dituzten keinu txiki horiek) berriro pentsatzeko bidea eskaintzen diguna. Planteamendua da gizakiok egoera ezberdinak sustatzeko nahiko libreak izanez gero bizi ditzakegula halako egoerak, bizitza gure sormen artistikoaren dimentsio zabala bihurtu, Javier Rodríguezek proposatzen duen bezala; hirian zehar egindako ibilbideetan eguneroko errutinan errepikatzen den faktore ezberdina sartzen du Javierrek, eta horrela parkimetro baten erabilera ezkutuak eta bertan mezuak idazteko aukera azalarazten ditu. Horrek balio digu gizarteko gertaerak zehatz aztertzeko, gure bizitzetan espazio berriak suspertzeko, bizitza zentzuzkoagoa, askeagoa, berezkoagoa... egiteko, egunez eguneko subjektibotasunetik ezagutu eta proposatzeko. Artista bakoitzak modu ezberdinetan sumatu eta esanahia ematen dio errealitateari. Askotan agerikoa iruditzen zaiguna eta ikusezin bihurtzen dena da arrozte prozesua eginez lantzen dena.

Egunerokotasunaren aldera bira egitearen zolitasunak erakartzen du gure begirada modu guztiz hipnotikoan, kontenplaziokoan; batzuetan ludikora eta ironikora lotuta, Alvaro Talaveraren lanean ikus dezakegun bezala: egoera zentzugabeak sortzen dira gure ohiko espazioak zalantzan jartzen dizkigutenak. Artistak modu ezberdinak proposatzen ditu IKEAko dekoratuaren zati diren eta salgai ez dauden liburuak eskuratzeko. Nola kendu egitura egiturari? Batzuetan keinurik sinpleena gai da ezin ukatuzko autoritatearen piramidea hausteko.

Lerradura bat gertatzen da jarduera edo irudien esanahian, beste izaera bat ematen zaie eta ia praktikoki erritual gisa egiten dira. Halako mugimenduak alboko pentsamendua sustatzeko gaitasuna du. Egunerokotasunaren barruan tirabira bilatzen da, espazio berria sortzen dituen sistema jasotzea, ustekabeko zirrikitua, eten bat paisaia neutralizatuan, Eriz Morenok beraren obra planteatzen duen autopista bezalakoa. Jugoslavia zaharrean egindako azpiegitura bat, “Senidetzea eta batasuna” izenekoa, horixe aurkezten digu artistak, "work in progress" proiektu baten faseetako bat osatzen duena eta gobernu batek proiektatzen duen irudi ofizialaz haratago dagoen bizitza pertsonalaren oroimenean oinarritzen dena.

Materiara itzultzen gara, arrasto horietara, hondakin fisiko eta oroitzapenek eragindakoetara, eraikitzen eta pilatzen ari garen imajinariora. Berezko kontakizuna duten objektuak eta esperientziak zeharkatuak izan direnak, irudikapen bakarrari ihes egiten dioten ereduak. Geratzen diren hondakin horiek gutaz eta haiekin bizi izandako esperientziaz hitz egiten dute. Uxue Ruiz de Arkautentzat obra imajinario paralelo batetik sortzen da, nor beraren baitatik at, baina erritu pertsonalez hitz egiten diguten objektu horietan utzitako arrastoetan jarrai daitezkeen egoeretatik. Horietan, aurkako harremanen sorkuntzatik abiatuta, kontakizunak birsortzen dira, erabilera berriak, definizioak, eta bizi izateko beste forma batzuk bidea hartzen dute.

Beraz, erakusketa hau leku komuna da, balioan jarritako subjektibitate anitzen bat-egiteak eraikitako kontakizuna. Elkargunea, eta han galderak behar dituen ingurunearekin dugun harremanetako hainbat geruza aktibatzea. Galdera haien erantzunek estrategiak, ideiak eta bilaketa berrietarako bideak dute mintzagai. Baina beste alde batetik, ertzak aldarrikatzea ere bada, bizitza forma berriak sortzea lortzen duten proposamenek menpean hartu beharreko eremu hibrido horiek; une batez bada ere, han irudikatzeko gaitasuna mozten digun ordena eralda daiteke. 

Iker Fidalgo, Irati Irulegi y Laura Díez  

INAUGURAZIOA: 2017ko uztailaren 7an, 20:00. Sarrera doan

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK