Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

ARGAZKIGINTZA LANTEGIA. Miguel Trillo

“Afluencias. Costa Este – Costa Oeste” erakusketaren osagarri .

Montehermoso kulturuneak, Gazteria Zerbitzuarekin eta Arabako Argazkilarien Elkarterekin lankidetzan, Miguel Trillo argazkilariak emango duen argazkigintza lantegi bat antolatu du “Afluencias. Costa Este – Costa Oeste” erakusketaren osagarri, eta uztailaren 3an hasiko da izena emateko epea.  Erakusketa Kultura Ministerioak ekoitzitakoa da, eta garai bateko ur biltegian izango da ikusgai 2017ko uztailaren 13tik irailaren 24ra.

Hilaren 14an, ostirala, 19:00etatik 21:00etara, teoria eta praktika landuko dira; Miguel Trillok bere lana erakutsiko die lantegiko parte hartzaileei eta, ondoren, hirian zehar ibiliko dira argazkiak ateratzen.Hilaren 15ean, ostirala, 11:00etatik 13:00etara berrikusi egingo da egindako lana.

Argazkigintza lantegia Miguel Trillo argazkilariarekin.
Uztailak 14 eta 15.Teoria eta praktikarako espazioa

Uztailak 14, ostirala.
19:00 – 21:00. Montehermoso kulturunea
Teoria eta esperientziak. 
22:00etatik 24:00etara.
Argazkiak Gasteizko kaleetan

Uztailak 15, larunbata
11:00 – 13:00.  Montehermoso kulturunea.
Zer gertatu zen atzo?  Laburbiltzea eta ideiak antolatzea. 

Izen-emateak: info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org  (leku mugatuak)
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK