Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

AFLUENCIAS. COSTA ESTE - COSTA OESTE. Miguel Trillo

2017ko uztailaren 13tik irailaren 24ra. Ur Biltegia

Artistaren azken proiektu hori (2010-2014) amaitu zenetik lehen aldiz erakusten diren argazkiak biltzen dira erakusketan. Hiru kontinentetako hirietan ibili zen: Hanoi, Ho Chi Minh hiria-Saigon, Rabat, Casablanca, New York eta Los Angeles. Guztira 80 argazki dira, konforme ez dagoen eta "kontran" dabilen gazteria baten lekuko, garaia, jatorria edo ideologia edozein delarik, estetika komuna sortu eta mundura identitate globala islatzeko gauza baita.

“Afluencias, Costa Este-Costa Oeste” lanarekin, Miguel Trillok sakondu egiten du aurrera daraman joera estetikoen ikerketa dokumentalean, eta beste koska bat estutzen gazteen erritual suburbanoak jasotzerakoan. Argazki erakusketaren funtsa 2010-2014 urteetan tarteka egindako koloretako azken seriea da: batetik, munduko gainerako lekuetarako erreferentzia diren Estatu Batuetako hiri garrantzitsuenetan (New York eta Los Angeles) egindakoak; bestetik oso oinarri ideologiko urruna duten bi herrialdetako —Vietnamen eta Marokon— lau hiritan egindakoak (Hanoi, Ho Chi Minh hiria-Saigon, Rabat, Casablanca), non komunismoak eta islamismoak markatzen baitute bizimodu tradizionala.

 XX. mendeko 50eko urteetatik aurrera, AEBetako musikari lotutako mugimendu ikonikoek markatu dute munduko hainbat lekutako gazteek, imitaziozko erreakzio batean, jarraitu beharreko bidea, aldaketa eta errebeldia olatuak harrapatu ahala. Itxuraz muturreko diren kostaldetako —Vietnamen eta Marokon— proiekzioa, erakusketan jasotakoa, beste urrats bat litzateke haien proiektu global original eta iraunkorrean, eta guztiz indarrean dagoen hausnarketa.

Xehetasunen argazki multzo bat ere gehitu da, mosaiko handi batean bilduta, mugimendu horien elkarguneak edo bat-egiteak islatzearren.Une oro Miguel Trillok bere lanaren ardatza osatzen duen asmo garbiari eusten dio:  lurraldea, periferia eta tribu urbanoen eta gazteen joeren errealitatea lantzea, zentraltasunaren aurrean.
   
                                                                                                      Javier Diez
                                                                                                      Erakusketaren komisarioa



© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK