Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

RES-INCERTA. Erakusketa


RES-INCERTA. Ekitaldi osagarriak Nuria Pérez- Cárcamoren eskutik

Urriak 27,ostirala. 19:00 Bisita gidatua
Plaza kopurua mugatua da. Ezinbestekoa aurrez izena ematea
Adin guztientzarako. Hizkuntza: gaztelania

Urriak 28,larunbata. 12:00 -13:00 LantegiaRes-Incertatik errealitatea eraikitzekogure barnean inkontzienteki barneratzen ditugun irudiei erreparatunahi diegu. Marko honetan, lantegian iragarkien eta jostailuenbitartez umeei zuzentzen zaizkien kodeak bereiztuko ditugu. Horienkontzientzia hartuta, erlazioa berrietara bideratuko ditugu etaerabili diseinu berrietan eta estrategia komertzialetan.
Adina: 10- 14urte. Plaza kopurua mugatua da.
Ezinbestekoa aurrez izena ematea. Hizkuntza: gaztelania

Informazio gehiago: 945 161830 info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org
RES-INCERTA. Nuria Pérez-Cárcamo
2017ko irailaren 22tik azaroaren 12ra. Lehenengo solairua

2017ko Proiektu Artistikoak

"Kapitalismoak bere aberastasunaren beraren iturri biak suntsitzen ditu: gizakia eta natura" Karl Marx

Mendebaldeko gizaki zurien begirada hedatu egin da, kolonialismoa, inperialismoa eta sistema kapitalista lagun, eta harekin batera, baita ere Historian zehar Mendebaldeko kulturan nagusitu diren ordenak. Errealitate horretan murgilduta gaudelarik, ez gara gauza inposatu zaizkigun eskemak aztertzeko, ezta besterik gabe kolokan jartzeko ere, nahiz eta eskema erabat arbitrario, subjektibo eta interesatuak diren.

Komunikabideek eta estatuek narrazio jakin bat eraiki eta inposatu digute, hain zuzen ere lan honetan kolokan jarri nahi duguna, irudien poetika eta dialektika bitarte harreman kontzeptual berriak harilkatzearen bitartez. Irudi horiek harremanetan jarriko dira –formaz eta edukiz– testuinguruz gabetutako zenbait objekturekin, zeinek, hartara, bestelako esangura bat hartuko duten, halako moldean non –inguruko objektuekiko analogiari esker– irudien talkak diskurtso berriak eraikiko diren espazio hutsean. Hartara, ideia sakon eta subkontziente berriak sortuko dira, prozesu ireki eta jarraikor baten baitan, zeinaren emaitzak behin-behinekoak diren beti.

Gure garaikidetasunaren esklabo gara; denborak, uneak eta lekuak baldintzatzen dute munduari buruz dugun pertzepzioa. Praktika artistikoak begirada kritikoa piztu dezake, lan artistikoaren eta errealitatearen aurrean. Proiektu honek nolabait gure testuinguruaz jabetzen lagundu nahi gaitu, pentsamendu kritikoaren bitartez:
Kontzientziak aukerak dakartza berekin.
Aukerek askatasuna ematen dute.

Nuria Pérez-Cárcamo


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK