Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

ZINEMA GAUR 17. Ekitaldi bereziak


Maiatzak 29, 19:30. Lehenengo solairua
Performance-a - “Things Said Once / Behin esandako gauzak”.
Esperanza Collado.

Things Said Once / Behin esandako gauzak arte adierazpena eta zinemari egindako laudorioa da, zinemaren historiaren eta oraingo ardura kolektiboaren aitorpenetik egindakoa. Poema gisa idatzita, zinemak espazioan, denboran eta komunitatean edo gizartean dituen dimentsioen esperientzia gisako ideiaren inguruan egituratzen da testua. Things Said Once / Behin esandako gauzak irakurrita aurkezten da, hainbat ekintza barne dituen ingurunean landuta.


Maiatzak 30, 19:30. Ortuño aretoa
Hitzaldia - "Zinema esperientzia gisa: gainezkatzeak eta hedapenak"
. Esperanza Colladoren eskutik.

Irudi-mugimenduaren proiekzio aretotik erakusketa geletarainoko migrazio masiboaren lekuko gara gaur egun, halakoa da iraultza digitalak bultzatuta eta artearen materia gabetzearen gertaerak prestatutako desplazamendua. Halako agertokian, hautazkoa izateaz gain, zinema esperientzia historikoen egoerez haratago birdefinitzea beharrezkoa ere bada, ez zinemaren historiaren ikuspuntutik baizik eta hainbat historiaren bidegurutzetatik: arte eszenikoak, zinema eta arte plastikoak, alegia, irudikapenen historia orokor batetik. Desplazamendu horren gainean lan egitean nahitaezko zaigu kontatzeko marko berriak asmatzea. Nire aukera izan da parazinema kontzeptuaren mendean egitea hori.

Esperanza Collado artista eta aztertzailea da. Haren lana arte plastikoek, performanceko arteek eta zinemak osatutako harremanetan du langunea. Haren liburuak Parazinema: zinemaren materiagabetzea arte praktiketan ("Escritos sobre arte" saria, Fundacion Arte y Derecho, 2011) gogoeta kritikoa eta historikoa eskaintzen du zinemaren "diziplina gabeko" praktikari buruz. Haren performance berria We Only Guarantee the Dinosaurs honela deskribatu dute: "kontu handiz eraikitako koreografia [...] zinemaren esentziaren (pre, presente, post) eta berak eskaintzen dituen aukeren bitartez. [...] Filmen alorreko arte oparoaren etorkizuna hau bezalako ahaleginaren gainean datza" (Jodie Mack, La Furia Umana).

Performance-ak aurkeztuberri ditu Lajevardi Foundation-en, Teheran (2015), Images Festival-en, Toronto (2016), Bienal de La Habana-n, Kuba (2015), Art Cinema OFFf-off-en, Gante (2015), Palais des Beaux-Arts-en, Brusela(2016), MAC Val-en, Paris (2015), Temple Bar Gallery-n, Dublin(2015), Art Centre Ongoing-en, Tokio (2014), Bulegoa z/b-n, Bilbo(2016), CA2M-n, Madrid (2014), etab., eta banakako erakusketak Things said once La KINO-n (Bartzelona, 2016), La releve The Film Gallery-n(Paris, 2015-16) eta Seminario paracinema Tabakalera-n C/CC(Donostia, 2014). Haren arte praktikari antzeko azterketa eginaurretik, Collado zinema esperimentalaren gaineko programa eta erakusketa ugari eta arte eratorriren komisarioa izan zen Irlandan, Ingalaterran eta Espainian, doktoretza tesia idazten zuen bitartean. Esperanza Collado LEVE espazio/proiektuaren fundatzaileetako bat izanda, eta 5 binilozko 45 itzuli minutuko soinu-edizio argitaratu ditu artista konbidatuekin. Experimental Film Club (2008-2014) elkartearen fundatzaileetako bat izan zen, eta erakusketa eta elkarrizketa foro horrek azken egoitza Irish Film Institute izan zuen Dublinen.


Irudia: Esperanza Colladoren performance-a. Duna Vallés
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK