Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

ERREFERENTZIAK: Artea eta Teknologia



ERREFERENTZIAK IV. Artea eta Feminismoa
2017ko apirilaren 7tik irailaren 24ra arte. 2. solairuko klaustroa

Edizio berri honetan, "Erreferentziak" Dokumentazio Zentroaren erakusketa zikloak artearen eta teknologiaren arteko harremana lantzen du, jarduera bien jatorrian azaltzen baita harreman hori. Zentzu horretan, aipatu beharra dago artea grezieraz tecné esaten zela.

Historian zehar, arteak bere egin ditu une bakoitzean zientziak edo teknologiak eskainitako tresnak eta teknikak; hala ere, XIX. mendean argazkigintza sortzen denean eta horren ondorioz irudiak mekanikoki erregistratu eta erakusten direnean, orduantxe sortzen da artearen eta teknologiaren arteko harremana gaur ezagutzen dugun moduan. Esan dezakegu argazkigintza dela artea eta teknologia binomioa batzen dituen lehen bitartekoa.

Azken urteetan, etengabeko aurrerapen teknologikoek eragina izan dute bai sorkuntza prozesua ulertzeko eran, baita artisten eta publikoen arteko komunikazioaren formetan ere bai. Artista nahiz publiko, biek bizi dira tresna teknologikoren batek eguneroko praktika gehienak gobernatutako munduan, non sentsibilizazio berria behar izaten den tresna horiek erabiltzeko.

Erakusketak bibliografia-funtsen aukera zabala hartzen du - liburuak, aldizkariak, katalogoak eta artikuluak -, eta horien bitartez agertzen da artearen eta teknologiaren arteko harremana. Teknologia bitartekoak beren sorkuntza lanaren oinarritzat hartu duten artisten hautaketa batek osatzen du erakusketa.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK