Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

ZINEMA GAUR 17. Ikastaro eta lantegiak

Ekainak 24, 25, 10:00 - 14:00.
COLLAGE LANTEGIA- "Perla finak eta oso xeheak". Gloria Vilchesen eskutik.


Helduentzako lantegia, paper moztu eta itsasgarriarekin eginiko eskuzko collagea praktikatzeko. Lehenengo saioaren hasieran collagearen historia laburbilduko dugu eta teknika ezberdinak, materialak, estilo eta zentzu posibleak azalduko ditugu, artista klasiko eta garaikideen obra esanguratsuenen azterketa eginez (Hannah Höch, Max Ernst, Georges Hugnet, John Stezaker edo Katrien de Blauwer, besteak beste), lantegiak iraun bitartean parte-hartzaileei praktika ditzaketen ideiak eskaini ahal izatearren. Ondoren, ariketa labur batzuk egingo ditugu taldean edo bakarka, teknika honen aukera guztiak esperimentatu ahal izateko. Bigarren saioan gutxienez bi collage egingo dira: bata, musika, disko baten azala eginez, forma eta kolore bihurtzeari lotuta, eta bestea, guztiz libre eta pertsonala. 

Gloria Vilchesek (Valentzia, 1978) Bartzelonako Kultura Garaikidearen Zentroko zineman, Xcèntric-en lan egiten du, eta, paraleloki, collagearen alorrean garatzen du jarduera artistikoa. Bere blog pertsonalean aurkezten ditu guraize ez, itsasgarriz, argazkiez eta aldizkari zaharrez egindako collageak. Haren lanak La Vanguardia egunkariko Kultura gehigarrian argitaratu izan dira, eta hainbat aldizkaritako artikuluen ilustrazio bihurtu dira, eta liburu-azal, disko-azal eta jaialdi eta kontzertuetako kartel ere bai. 2013an argitaratu zuen haren lehenengo collage-liburua  "Ayde mí". Collage-lantegiak eman izan ditu Bartzelonako Picasso Museoan, Donostiako Tabakaleran eta Huescako ArtLaben, beste zentroen artean. "Espainian jabetzeko ikus-entzunezkoen erabilerak, estiloak eta formatu garaikideak" ikerlana egin zuen Montehermoso kulturuneak finantzatutako laguntzari esker (2007/8), ikus-entzunezkoen collagea eta found footage zinema gaitzat hartuta; gai horri buruz hainbat proiekzio programaren komisario izan da, eta gai horretaz irakasle konbidatu gisa klaseak ematen ditu unibertsitate master eta gradu-ondokoetan, eta hitzaldiak ere bai hainbat museo eta erakundetan.

Plaza mugatuak
Izena-ematea: tel. 945 161 830, info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK