Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak


ZINEMA GAUR 17. Zinema zikloa

Irudia: El Futuro Perfecto. Nele Wohlatz


Maiatzaren 8a. MARÍA (Y LOS DEMÁS). Nely Reguera, Espainiakoa (2016).
Ama hil zitzaionetik Mariak aita eta neba-arrebak zaindu ditu. Arduratsua eta kontrolatzailea, beti izan da familiako zutabea eta horretaz harro sentitzen da. Horrexegatik, aitak duen erizain sinpatikoarekin, Cachitarekin, ezkonduko dela esaten dionean Mariak mundua erortzen zaiola sentitzen du.Iritsi zaio unea bere bizitza propioa bizitzen ausartzeko.


Maiatzaren 15a. BELLAS DE NOCHE. María José Cuevas, México (2016).
Non geratu dira vedette haiek, hirurogeita hamarreko eta laurogeikohamarkadetako cabaret mexikarren edertasuna exotismoz jantzi zuten haiek?Ekitaldia amaitu eta lau hamarkada geroago, vedette haiek duintasunez kontatzendituzte haien historiak.Film xamurra, sexu-sinbolo izan ziren emakume haiei egileek dizkieten errespetueta maitasunetik edertasunaz eta zahartze-bideaz mintzo dena. 


Maiatzaren 22a. EL FUTURO PERFECTO. Nele Wohlatz, Argentina ( 2016).

 Xiaobin berriki iritsi da ArgentinaraTxinatik. Jantziak balira bezala probatzen ditu izenak gaztelaniaz, zein egokitzen zaion ikusteko.Keinu berriak saiatzen ditu,rol berriari gorputza eskaintzearren. Menperatzen ez badu ere, hizkuntza batez hitz egiten du, bere burua bere mintzairaz konbentzitu arte. Bien bitartean, entsegu-areto gisa erabiltzen du filma haren litezkeeneko etorkizunak probatzeko. 


Ekainaren 5a. LOS NIÑOS. Maite Alberdi, Txile (2016).

Down sindromedun lagun-talde bat ikastetxe bereko kide izan da 40 urte luzean zehar. Oraindik ume gisa tratatuak izaten nazkatuta daude eta heldu gisa bizitzearren tematuko dira. Emakume zinegile burutsu honen azken dokumentala sentiberatasun apartakoarekin egin du eta oso eszenaratze zorrotza erabili du, emozionatu egiten du, lehen inoiz ez bezala, eta arazo honetaz gogoeta egitera gonbidatzen du.


Ekainaren 12a. LAS LINDAS. Melisa Liebenthal, Argentina (2016)
Melisak eta lagunek emakumea izatea zer den eztabaidagai dute. Baina kontakizun horiek ez datoz bat zuzendariaren eta protagonistaren esperientziarekin; esperientzia hori artxibo pertsonaleko irudiak hartuta berrantolatu da, eta irudiek genero bakoitzeko aginduak eta tabuak umorez desnaturalizatzen dituzte.


Ekainaren 19a. CASA ROSHELL. Camila J. Donoso, Txile (2017).
Roshell eta Lilianak batera administratzen dute Roshell etxea. Utopiazko espazio gisako toki hau gordeleku izango da feminizatze eta trabestismo irrika ezkutuek itota bizi diren gizonentzako. Gau batez areto txiki batek, agertoki eta guztiz, intimitatez jasoko ditu bertara konbidatuak, performance politikoen eta play-backen artean.Elkarrizketak tonu existentzialista hartzen du frustrazioez eta ametsez hitzegitean. Generoaren bitasunaz eta gizaki biologiko gisako errealitateaz. Irrika berezkoenez eta identitatearen etengabeko bilaketaz. 


Ekainaren 26. ZINEMA-COLLAGEA PROGRAMA. Gloria Vilches, komisario lanetaneta aurkezpenean (2017).

Joan zen mendeko 50.hamarkadan, Stan Vanderbeek, Robert Breer edo Harry Smith bezalako aitzindariek arte plastikoen collagearen teknika zinemara eraman zuten,eta mugimendua eman zieten paperezko egunkari, aldizkari eta beste argitalpenetatik batez ere moztutako bi dimentsioetako irudiei. Ordutik genero honek bizirik jarraitzen du Lewis Klahr, Martha Colburn bezalako zinemagile garaikideei esker, eta proiekzio programa anitz honetan ordezkatuta dauden beste hainbati esker ere. Beharbada genero honek hain jende gutxi erakartzearen arrazoia da esku-trebetasun handia eta batez ere pazientzia-dosi ikaragarria eskatzen dituela, bai materialak bildueta prestatzeko baita haiei berez animazioa emateko ere, askotan irudiz irudi edo markoz marko.

Oroimina,materialismoa, umorea, abstrakzioa,surrealismoa, satira politikoa... ;hori guztia eta gehiago sartzen da saio honetako filmetan, artistikoki bereganatzeko modurik erradikal eta irudimenezkoenari egindako omenaldi gisa.

Ortuño aretoa,19:30
Sarrera librea lekuak bete arte



© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK