Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

DOPPLER ECO TAC. Miriam Isasi

Muturraren paradoxa
Antartidatik iparrean ikus dezaket nire burua.

Ekintza egoera gisa,bizi izandako esperientzia, bizigarriak deskodetzea. Erlatibotasunak,gehiegi denean, itxuraldatzea eragiten du. Kodearen interferentziak eramaten gaituen tokietan ulergarritasuna zabaldu egiten da, utopia eta porrotaren artean sortutako harremana iragazkorra da. Errepikapenean tupust egiten dugu ezinezko ekintzarekin (helmuga ikusezina, baina nabarmen horrekin).

Erresonantzia magnetikoak (EM) imanak eta irrati-uhin indartsuak erabiltzen ditu gorputzaren irudiak sortzeko. Hori Doppler eraginaren bitartez lortzen da: objektu batek pertsona batengana hurbiltzean edo berarengandik urrutiratzean egiten duen doinuak frekuentzia ezberdina du. Odolean errebote egiten duten ultrasoinuak ezberdinak izango dira, odol-isuriaren norabidearen eta abiaduraren arabera.Ultrasoinuen uhinetako aldaketa horien bitartez, ekografoak interpretatu egin ditzake horiek eta kolore zehatz bat esleitu frekuentzia bakoitzari.

Lau urte joan dira,eta esperientzia bat laburtzen duen proba honetako sentsazioak eta soinuak interpretatzeko beharrak hor zirauen. Ikus-entzunezko formatuan aurkitu dut hori transmititzeko bitartekorik egokiena.Musikan, espazio-denbora gisa. Eta bideoan, horixe baita ikusizkoaren tokia, memoriarena, orainaldiarena eta lursail ezagun, galdu eta berreskuratuaren metafora.

Intimitatetik sortzen den egitasmo hau niretzat ekintza bat eta bide bat da. Esperientzia subjektiboa kontatzeko era bat. Eta ez du gainerakoentzat esperientzia behin betikoa izan nahi, ezta erantzunik eman, ezta iruditeria sortu ere. Beraz, gainditutako bidaldi baten amaiera gisa funtzionatzen duen ariketa da. Iraganean kokatzea ahalbidetzen didana.

Miriam Isasi

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK