Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Deialdiak


MONTEHERMOSO KULTURUNEA - EHUKO ARTE EDERRETAKOAK, 2017

Montehermoso Kulturuneak eta EHUko Arte Ederren Fakultateak egiten dute deialdi hau. Deialdi honen xedea da sorkuntza artistikoko, gutxienez, lau proiektu eta, gehienez, sei hautatzea, fase aurreratuan edo amaituak daudenak, hain zuzen, 2017ko uztailaren 7tik irailaren 10era bitartean Montehermoso Kulturunean aurkeztu ahal izateko.

EHUko Arte Ederren Fakultatearen ikaslea izatea ezinbestekoa da.

Montehermoso Kulturuneak 3.600 euroz hornituko du deialdia hautatzen diren proiektuen egileen artean banatzeko. Ematen den zenbatekoaren barruan honako kontzeptuak sartuko dira:
  • Obraren ekoizpenak sortutako gastuak.
  • Proiektuaren egilearen bidaiek zein egonaldiek eragindako gastuak, halakorik badago.
  • Obra ekoiztearen ondoriozko ordainsariak eta egile eskubideei dagozkienak.
Zenbateko horiei erakusketa muntatu eta zabaltzeko beharrezko diren giza baliabide eta ekonomikoak gehitu beharko zaizkie.

Eskaerak emateko epea 2017ko apirilaren 30ean amaituko da (30a barne).

Informazio gehiago: info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK