Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Deialdiak


PROIEKTU ARTISTIKOAK hautatzeko deialdia, 2017. urtea

Proiektu Artistikoak 2017
Gasteizko Udaleko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak hainbat jarduera-ildo garatzen ditu sorkuntza artistiko garaikidea sustatu, bultzatu eta ezagutzera emateko asmoz.

Testu inguruhorretan egiten du Montehermoso kulturuneak deialdi hau, HIRU proiektu artistiko hautatu, eta ikusentzunezko proiektu BAT, gerora, jendaurrean erakusteko asmoz. Banakako lanak nahiz talde-lanak aurkezteko aukera eman nahi zaie artista lokalei, arte eta kultura garaikidea sustatzen duten ekintzen bitartez, eta horiek herritarrengana hurbilduz.

 2017ko apiriletik 2018ko martxora bitartean Montehermoso kulturunean aurkeztuko diren sorkuntza artistikoaren alorreko gehienez hiru proiektu hautatzea du xede deialdi honek. Proiektuek argitaratu gabeak izan beharko dute, eta Montehermoso kulturunean aurkeztu beharko dira, aurrerago adierazten den epean.

Hautatzen den proiektuetako bakoitzerako gutxienez 4000 euro emango dira, eta gehienez 6000 euro. Proiektua ekoitzi eta gauzatzetik eta Montehermoso kulturunean erakusgai jarri eta zabalkundea ematetik sortzen diren gastuak oro hartuko ditu bere baitan zuzkidura horrek.

2017ko martxoaren 20ra artekoa izango da proiektuak aurkezteko epea (20a barne).Posta elektronikoz aurkeztu beharko dira proiektuak, helbide honetara igorriz: administracionmontehermoso@vitoria-gasteiz.org.
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK