Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

“Mi otro Yo: Dr. Lan eta Mr. Jai”. Lantegia Edurne Herrán-en eskutik

Montehermoso kulturuneak “Mi otro Yo: Dr. Lan eta Mr. Jai” lantegia antolatu du. Edurne Herránek emango du, "Futuro Perfecto" erakusketaren karietara;  Proiektu Artistikoen 2016ko deialdiaren barruan aukeratu zuten proiektua, eta otsailaren 10ean inauguratuko da.

Artistak bere identitatearen beste identitate paralelo batzuk eraiki ditu, eta benetan jarri ditu praktikan, bere estetika eta izaera eraldatuz gizartearen aurrean. Egunaren arabera, kode ezberdinekin jokatu eta pertsonaia desberdinak irudikatzen ditu.


Lantegian, nork bere alter egoa sortzeko ariketak proposatuko dizkie artistak parte-hartzaileei, rock izarra, super-heroia edo beste pertsonaiaren bat bihurtu daitezen, era ludikoan.

Lantegia egiteko egunak (bi saio):
Otsailaren 11n, larunbata, 19etatik 21etara
: "Etorkizun perfektua" erakusketaren bisi gidatua, Edurne Herránekin batera, eta bigarren saiorako jarraibideak.
Otsailaren 18an, larunbata, 17etatik 21etara: lantegia, artistarekin, erakusketa aretoan (lehen solairua).

16 urtetik gorakoek har dezakete parte. Doako jarduera da, baina lekuak mugatuak dira, beraz, izena eman beharko da,945 161 830 telefonoan edo info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org helbidean.


Edurne Herrán (Alemania, 1978).Egun, Madrilen bizi eta han lan egin du.
Informazio gehiago: www.pinkblood-globulosrosas.blogspot.com

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK