Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak

KOMISARIO BERRIAK: «...tokiren batean finkatzeko behin-behineko modua behintzat»


Natura eta bere dardara
Moare Danza eta Sociedad Doctor Alonso

Eguna: martxoak 4
Ordua: 1go pasea: 12.30 2. pasea: 18.00 (Artium-etik irtenda)

«Natura eta bere dardara» gune espezifiko bateko esku-hartze mekanismo bat da, errealitateari egindako ibilaldi-bisita baratz bat, non antzerkiko, gorputzeko, pentsamenduko eta zinemako tresnak oinarri hartuta, beste errealitate bat argituz agerrarazi nahi duen, beste modu batera begiratzera, deszifratzera eta ulertzera eramaten duten pertzepzio-aukerak esnaraziz ikuslearengan, haren fantasmagorian murgiltzera bultzatuta.

Obra hiri bakoitzean zehaztu beharreko oinezko ibilaldia da; ikusleek behaketaren bidez hautemango dute errealitatea ibilaldi horretan, baita entzungailuen bidez aditzen dutenari esker ere.


*Izen emateko idatzi email bat komisarioberriak@dss2016.eu helbidera

Moare Danza, euskal emakume koreografo batzuek 1992an sorturiko taldea, zuzeneko arteen esparruko lan etengabearen erreferentziazko egitura da. Urte askoan, dantzaren alorrean ikertzen, dibulgatzen eta irakasten aritu da, eta Dantza Berriaren ildoan espezializatu. Moare Danzak askotariko arte-esparruetako profesionalekin batera lan egiten du, baita artearen esparrutik kanpokoekin ere, gorputzaren esanahia eta gure gizartearen mugimendua ulertu nahian, besteak beste.


Sociedad Doctor Alonso konpainia Tomas Aragay zuzendari eszenikoak eta Sofia Asencio dantzari eta antzerkigileak zuzentzen dute, eta ikuskizun edo proiektu guztiak 0. puntutik planteatzen ditu, hizkuntza aldiro birplanteatzeko. Generoak, forma eszenikoak eta jende-motak nahasten ditu, eta, hala, agertokia bizitzeko bere modua sortzen du. Konpainiarentzat, agertokiak ikusgarritasuna behar du, baina baita batere ikusgarriena ez den hori ere, ikuslearen pertzepzioa lekuz aldatzen joan dadin.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK