Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

'BABESIK GABE' zinema zikloa

 Montehermoso kulturuneak eta Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak egin zuten “Giza eskubideak eta sorkuntza artistikoa” deialdi publikoan hautatu zen “Babesik Gabe” proiektuaren barruan, zinema-ziklo bat aurkezten du Montehermoso kulturuneak, CEAR Errefuxiatuei Laguntzeko Batzordearekin batera.

CEAR-Euskadi batzordeak hautatutako lau film eskainiko dira programan. Saio bakoitzaren bukaeran, solasaldia izango da, errefuxiatuen egungo egoeraren inguruan.Hauek izango dira datak eta filmak:
  • urtarrilaren 10ean: La vida secreta de las palabras, Isabel Coixet. Espainia (2005). 120'. Itsasoaren erdian, petrolio-plataforma bat dago. Gizonezkoek baino ez dute lan egiten bertan, harik eta istripu misteriotsu bat gertatzen den arte. Emakume bakarti eta isil bat (Sarah Polley) eramango dute bertara, aldi batez itsu geratu den gizon bat (Tim Robbins) zaintzera. Intimitate berezi bat joango da sortuz bien artean, sekretuz, egiaz, umorez eta saminez betetako lotura bat. Bat bera ere ez da kalterik gabe aterako hartatik. Iraganaren pisuaren inguruko film bat, giza harremanen eta pertsonek indarkeria gainditzeko duten gaitasunaren ingurukoa.
  • urtarrilaren 17an: In this World, Michael Winterbottom. Erresuma Batua (2002). 88'. Peshawarreko errefuxiatu-eremu batean bizi diren bi gazte afganiarrek, Enayat eta Jamalek, Britainia Handira bizitzera joatea amesten dute. Baina, Londreserako bidean jartzen direlarik, zailtasun ugari aurkitu dute bidean hara iritsi aurretik, Iran, Turkia, Italia eta Frantzia gurutzatu beharko baitituzte.
  • urtarrilaren 14an: Frozen River, Courtney Hunt. Estatu Batuak (2008). 97’. Ray Eddy bere ametsetako etxea erostekotan delarik, bat-batean desagertu egingo zaio senarra, apustuzale amorratua, eta dirurik gabe utziko, haurrekin bakarrik. Hura bilatu nahian dabilen bitartean, Lila Littlewolf ezagutuko du, neska indiar mohawk bat, zeinek dirua irabazteko modu bat proposatuko baitio. Arriskutsua da plana: legez lanpoko etorkinak pasatzea Kanadatik Estatu Batuetara, Saint Lawrence ibai izoztuan barrena. Mugetako patruilek zaintzen dituzte ibai-bazterrak. Eskaintza onartzera eramango du Ray desesperazioak.
  • urtarrilaren 31n: Hotel Cambridge, Eliane Caffé. Brasil – Frantzia (2016). 100'. Sao Paulo hiriaren erdian abandonatuta dagoen eraikin bat okupatzen duten aterperik gabeko eta errefuxiatuen ezohiko egoera erakusten duen filma. Kaleratuak izateko beldurrak egunez egun sortzen duen tentsioak agerian utziko ditu okupatzaileen dramak, poztasunak eta ikuspuntu desberdinak.
Sarrera doan izango da, lekuak bete arte, eta proiekzio guztiak jatorrizko bertsioan izango dira, azpitituluekin. 14 urtetik gorakoei zuzenduta daude.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK