Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea


BABESIK EZ. ARTE PRAKTIKAK. Lehenego solairua
Publikoaren elkarlana erakusketako lanetanAzaroaren 24tik abenduaren 4ra bitarte,10:00etatik 13:00etara.

MEZUA BOTILA BATEAN

Lana artistek esku hartutako kanpin-denda bat da, eta erakusketa bukatzean, GKE bati emango zaio. Munduko egiazko errefuxiatu-zelai batera helaraztea da asmoa. Artistek eta publikoak emandako mezu eta irudiekin errotulatuko da.

Erakusketako kamiseta bat edo poltsa bat oparituko diogu Montehermoso Kulturunera etorri (erakusketako laborategi eremua) eta mezu edo irudiren bat ekartzen duen jende guztiari (logotipoa, marrazkia, grafismoa, etab.), betiere erakusketako gaiei lotutakoa. Ekarpena, halaber, Facebook bidez edo posta elektronikoz egin daiteke. Kasu horretan ez da oparirik izango. Irudiek honako ezaugarri hauek bete beharko dituzte. Papera: DIN A4, beltza zuriaren gainean. Digitala: JPG bit-mapan, 150 puntu hazbeteko. Mezuek gehienez 60 karaktere izango dituzte luzeran, eta euskaraz, gaztelaniaz edota bakoitzak nahi duen hizkuntzan idatz daitezke (arabieraz, ingelesez, etab.). Behin publikoak egindako ekarpen guztiak jasotakoan, artistek ahalmena izango dute kanpin-denda errotulatuko duten mezuak aukeratzeko.

IDEOLOGIA TXIKIA ERAMATEKO
Erakusketa sustatzeko materiala kamisetak, poltsak eta txanoak dira, guztiak ere erakusketako gaiarekin zerikusia duten esaldiekin eta/edo grafismoarekin errotulatuta. Artistek esaldi horietako batzuk proposatuko dituzte, baina era berean, publikoaren partaidetza eta ekarpenak lortu nahi dira. Lan honetan parte hartzen dutenei sari bat emango zaie, hau da, lanean txertatutako eta ikusgai jarritako kamiseta edo poltsa horietako bat.

Nola? Esaldiak eta/edo grafismoak Montehermoso Kulturunera bertara eramanda, edo posta elektronikoz: babesikgabe@gmail.com edo facebooken argitaratuta (www.facebook.com/sinrefugio/), betiere honako traola hauek erantsita: #sinrefugio #babesikgabe #ideologiaeramateko


SELFIE HORMA

Lana formatu handiko argazki bat da, publikoak selfieak edo argazki-autorretratuak egin ditzan. Publikoak bidaltzen dituen selfieak obraren osagai izango dira, eta aipatu hormaren aurrean jarriko dira ikusgai. Besterik esan ezean, parte-hartzaile guztiek sorta honen zozketan parte hartuko dute: erakusketa sustatzeko materiala (kamisetak, poltsak, txanoak), gehi errefuxiatuei laguntzeko GKE baten bazkidetza-kuota bat urtebeterako. Zozketa urtarrilaren bigarren hamabostaldian egingo da. Antolatzaileak saridunarekin edo saridunekin jarriko dira harremanetan, xehetasunak zehazteko.

Nola? Horma aurrean egiten diren selfieak babesikgabe@gmail.com helbidera bidalita, kontakturako oinarrizko datuekin batera.


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK