Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

GAZTE KLIK KLAK, 2016

2016ko abenduaren 1etik 2017ko urtarrilaren 8era arte. Klaustroa
14 eta 25 urte bitarteko gazteentzakoargazki eta bideo digitalen lehiaketa

Argazki eta bideo digitalaren lehiaketaren Gazte Klik Klak 2016ko edizioan sarituak eta aukeratuak suertatu diren argazki eta bideoen erakusketa. Gazte Klik Klak 14 urtetik 25era bitarteko gazteentzako argazki eta bideo digitalen lehiaketa bat da. Sormena bultzatzea du helburu eta sortzaile berrien lanak zabaltzeko erakustokietan jarriko dira argazkiak.

Proposamen honen helburu nagusia gure gazteria balioan jartzea da, gure hirira gazteen ikuspegia porturatuz. Ikuspegi hori aurten hiriaren gaineko ideian datza: nahi dudan hiria, hiri posiblea eta biztanleen bidez hiria eraikitzeko moduak. Gazteen ekarpen kulturala da, argazkien eta bideoen bidez Gasteiz hirirako

2016ko edizioaren gaia: Turista zure hirian bertan. Hiriaren gaineko gazte begiradak

Hiri guztietan marketin turistikoa eraikitzeko erabiltzen diren leku topikoez haratago, badira hainbat hiri beren barnean metatzen direnak, gurutzatzen direnak eta talka egiten dutenak, metropoli garaikide bat osatzeko Azpian dauden hiri horiek guztiek bestelako hurbilpen moduak eta bestelako begiradak behar dituzte. 2016ko Gazte Klik-Klak lehiaketaren bidez Gasteizen zehar begirada horiek -zure begirada gaztearen bitartez- jaso nahi ditugu.
Horrela, proposatuko dizugu egun batzuetan turista izatea zure hirian eta zure esperientzia erregistratzea, argazkien eta bideoaren bidez. 68 lan aurkeztu dira aurtengo ediziora: 56 argazki sorta eta 12 bideo. Guztira. 58 pertsonek parte hartu dute.


Antolatzailea
: Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Atalak
Laguntzailea: Montehermoso Kulturunea

Gazte Klik Klak 2015
IRABAZLEAK:

  • "Guía turístico" Andoni Elizondo Donad
  • "Entra en Vitoria" Elisa Pérez Velasco
  • "(In)visibles" Idoia Ruiz Moraza
  • "Alive" Amaia Ugarte Álvarez


© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK