Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

ERAIKINA

Guneak eta baliabideak


Montehermoso kulturunea Vitoria-Gasteizko alde zaharrean dago, eta XVI.mendeko jauregi errenazentista bat biltzen du bere baitan. Jauregiari1885ean egin zen hiriko Ur Biltegi zaharra atxiki zitzaion lurpetik.

Zentroak, guztira, 6.423 m2-ko azalera du. Horietatik 1.365 m2 bigarren sotoan dagoen Ur Biltegia Zaharrari dagozkio.

Zerbitzu iraunkorretarako egokituak dauden guneak (bulegoak, dokumentazio-aretoak, eta ikastaroak, mintegiak eta tailerrak egiteko erabilera anitzeko aretoak) alde batera utziz, badira beste zenbait areto, eta azken horiek, guztira, erakusketetarako 2.823 m2 dituzte.

Horretaz gain, zentroak 1.588 m2 lorategi ditu, eta erabilera publikorako gune osagarri gisa pentsatua dago.

Eraikinaren historia


Agirretarren jauregia
Eraikin hori Santa María kalea eta oraingo Frai Zakarias Martinez kalearen artean, hiriaren tokirik garaienenan, altxarazi zuen Hortuño Ibañez de Aguirre Lizentziatuak 1520. urte inguruan, lekaime domingotarren komentua bertan jartzeko asmoz. Eraikina amaitu zutenean, 1522.inguruan, Aguirre lizentziatuak erabaki zuen familiako egoitza bertan kokatzea.

1714an Maria Antonia de Salcedori Montehermoso Markesgo tituloa eman zioten. Eta hortik hartu zuen Agirretarraren jauregiak aurrerantzean erabiliako zuen Montehermoso jauregia izena.

1862an orduantxe sortu berria zen elizbarrutiak alokatu zuen jauregia bertan Apezpiku Jauregia jartzeko.

Hala ere, gerra karlista hasi zenean, 1873.urtean, armadako agintariek jauregia hartzeko agindua eman zuten, eta denboraldi batez kuartela ezarri zuten bertan.

Jauregiaren berrikuntza-lanak 1887an
1887an Amparoko markesak jauregia eta ondoko baratza gotzaindegiari saldu zizkion. Gotzaindegiak Fausto Iñiguez de Betolaza gasteiztar arkitektoari eskatu zion obra egiteko. Iñiguez de Betolazak berrikuntza handiak egin zituen jauregian. Egin zuen berrikuntza handienetako bat  izan zen eraikinaren fatxada nagusia tokiz aldatzea, eta sarrera Frai Zakarias Martinez kalera aldatzea.

Garai bateko Ur-biltegia
XX.mendearen azken herenean, Gasteiz urez hornitzeko behar ziren neurriak hartu eta lan batzuk egite erabaki zuen, eta horien artean 1885. urtean ura gordetzeko Ur-biltegia zabaldu zuten hiriaren lekurik goienean, Landatxo izeneko lekuan, Montehermoso jauregi zaharraren aurrean.

101 urte geroago, biltegia ustiatzen utzi eta itxi egin zuten. Lehenengo birgaitze-lank egin ondoren, 1991n, berriro zabaldu zuten, erakusketak egiteko gune bihurtuta.

1994ko berrikuntza-lanak

Gasteizko Udalak Montehermoso jauregia erosi eta, 1994. urtean, betan kulturunea jartzeko berrikuntza-lanak egitea erabaki zuen, eta garai bateko Ur-biltegia eta jauregia elkarri lotzea Santa Maria Kalearen azpian egindako pasabide baten bitartez. Lanak 1994ko abenduan hasi eta 1997ko ekainean amaitu ziren; Roberto Ercillak, Miguel Angel campok eta Juan Adrian Buenok osaturiko arkitekto-taldearen zuzendaritzapean egin ziren lanak.

Berrikuntza-lanei esker sortu den gune esanguratsuenetako bat jauregiko klaustro da, eta bertan lau sabai-lehoi jarri dira. Eraikinearen barnealdeko antolamenduan zuen erabilera nagusia du orainere, bain beste itxura bat hartu du, jatorrizko egituraren eta estilo errenazentistako kanpoaldearen ondoan kristalezko eta metalezko osagaiak jarri baitira goiko solairuko barandan eta lehengo saoliruko eskaileretan.

Erabilitako iturria: Montehermoso jauregia. Francisca Vives, 2008
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK