Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


LE PROJET AMATEUR

2016ko urriaren 14tik azaroaren 27ra . Jovellanos Aretoa

Inaugurazioa:  urriaren 14an. Sarrera doan
                           19:00etan. Ateak irekitzea
                           20:00etan. Performance.
Honako proiektu honen sorrera antigoaleko gauzen denda batetan topatutako argazki-album batetan datza. Bertan, hirurogeigarren hamarkadako familia frantsez baten aisialdi uneak eta Frantziako hegoaldetik eta mediterraniar kostaldetik  egindako bidaien erregistroa aurkitu genuen. Hona hemen izandako kinada eta lehengaia: familia bat, bere aisialdi uneak, hainbat erretratu eta argazki-kamera.

Argazki-kamera bat. George Eastmanek, Kodakeko sortzaileak, “Zuk botoia sakatu eta guk  gainerakoa egingo dugu” goiburuaz baliatuta, argazkigintzan eta hortik aurrera argazkigintza ulertzeko eran bira kopernikar bat sortu zuen.1888. urtea zen eta kamera arin eta merkeagoak eskeintzeko formula sortu zuen. Bere arrakasta berehalakoa izan zen eta gaur egun arte heldu da. Mugikorretako kamerak hasierako helburu horren garapen logikoa dira. Ondorioz, argazkigintza norbanakoaren oroimenei, familia baten kontakizunari eta mitoei (eta mamuei) forma emateko bide pribilegiatua bilakatu zen. Bakoitzak bere burua ikusteko eta ikustarazteko modua irudikatzeko euskarri aproposa da, azken finean. Familia baten argazki-albumetik gaur egun sare sozialetan iraultzen ditugun profil kontaezinetarako prozesua ez da batere eraldatu: botoi bat sakatu, argazkiak hautatu eta editatu egiten dira, oroitzapenak eta identitatea horrela diseinatzeko.

Album bat, familia bat eta berehala, ezinbestez, hainbat galdera: zer gertatuko da familia baten argazkiak beste pertsona batzuek hautatu, erreziklatu, editatu eta aurkeztu egiten dituztenean? zein irudi, erlazio, narrazio sor daitezke?


Proiektuaren egilea: Jon Gorospe

Parte hartzaileak: Ana Padró - Isabel Pérez - Álvaro Guerra - Maialen Bermúdez - Sergio González - Alejandro Sánchez - Iñigo Fernández de Pinedo - Pilar Barco - Rubén Ángel Arias - Itziar Samaniego- Josune Martín - Alba García- David Valbuena - Uxue Juarez - María Hernández  - Rocío López
                 
Antolatzailea: Arabako Argazkilaritza Elkartea
Laguntzaileak: Gauekoak – Centro Cultural Montehermoso Kulturunea
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK