Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

FAIL AGAIN, FAIL BETTER. Erakusketa

FAIL AGAIN, FAIL BETTER. Gert Voor in't Holt
2016ko irailaren 23tik azaroaren 20ra. Lehenengo solairua

2016ko Proiektu Artistikoak
"Dena lehengoa. Inoiz ezer gehiagorik ez. Inoiz ez probatu. Inoiz ez porrotik egin. Berdin da. Saiatu berriz. Berriro porrota izan. Egin porrot hobeto." Samuel Beckett, Pearantz .

'...Gert Voor in´t Holtek ere porrotaren gaia azaltzen du Fail again, fail better  erakusketan. Eta hala egiten du, alde batetik aurreko bere artelanak aztertzera bultzatzen gaituela -ikuspegi berri horretatik-. Hamarkadak, urteak, aurretik egindako serieak aurkezten zaizkigu orain Berriro porrota izan, egin porrot hobeto zigiluak hartuta. Hiria, zibilizazioaren ideia guztietatik nabarmenen sinbolizatzen duen espazio gisa, aurrerapenaren sinesmenean oinarri hartuta gure gizarteak eraiki dituen arrakastaren antsien gaineko ideia gisa, behin eta berriz agertzen zen Gerten obran. Orain, Berriro porrota izan, egin porrot hobeto iragazkiaren pean, lan horiek aztertu eta eguneratu egin dira ikuspegi fedegabetuago batetik. Haren lehengo diskurtsoa atzera bota du Gertek eta berriro eraiki du azken garaietako iragan zalapartatsuak kutsatuta. Krisi ekonomikoaren garaiak, aurretik garamatzan muin ekonomikoan (ez kulturalean) oinarri hartutako arrakasta-ereduaren porrotaren garaiak.

Erakusketan, hainbat obren artean, Lightscapes seriea (alegiazko hirietako airezko -eta gaueko- argazkiak) berriz aurki dezakegu begirada berri horren azpian. Haren estudioan egindako argazkiak, zinemako dekoratua izango balitz bezala -hiru dimentsiotako diorama- erabateko arina, ia materiagabea biltzen duena: lainoak. Hirien gaineko hodeiak airean igeri. Argazkiak sakonki dira egiantzekoak. Errealitatea bera baino sineskorragoak. Horrexegatik argazkilariak oraingo honetan erakusketa aretoan serie horretako Berriro porrota izan, egin porrot hobeto agertzen du: diorama bera. Hala prozesua ikus dezakegu, itxaropenak, making-ofa, argazkietako emaitza izan baino lehenago.

Erakusketan dauden Gerten lan berriek ere orain zuzenean agertzen dute porrotaren azalpena, eta bizitzaren motor gisa onartzera bultzatzen gaitu. Arrakastaren ukapen gisa agertzen zaizkigu. Ahalmenaren, ospearen eta diruaren emaitza huts gisa ulertuta arrakasta. Horrela, bada, erakusketari izena ematen dion seriean, irudiak eta bideoak ikus ditzakegu, hiriko hainbat lekutan dauden publizitate kartel argidunetakoak; baina, hara, ez kontsumorako produktu bat iragarrita baizik eta Berriro porrota izan, egin porrot hobeto  leloa jarrita. Harridura seriean ere kartel argidun eta harridurazko marketan murgil egiten dugu, horiek ikusleari jardutera bultzatzen dioten harridura-marka huts eta latz gisa funtzionatzen dituztelako. Ildo beretik, Gertek bestelako argazki-sorta ere aurkezten digu: publizitate-euskarri arkitektonikoak, smiley erraldoiak erakusten dituztenak, kapsulatutako zorionaren metaforak, gure gizarte hipermerkantilistak behin eta berriz eskaintzen dizkigunak.

Azkenik, oraingo erakustaldian argazkilari baten erakusketa heterogeneoa -eta heterodoxoa ere- zabaltzen da, argazkilariaren erregistroa ere berezko euskarrietatik haratago hedatuta, eta, beraz, azaldutako leloari leial agertuta: Berriro porrota izan, egin porrot hobeto.                                                                               

Iñaki Larrimbe,2016.       
                                                                                                 
FAIL AGAIN FAIL BETTER. Lantegia
2016ko azaroaren 18an , 17:00 – 19:00 h.


“Fail Again, Fail Better" erakusketa dela eta, Gert Voor in't Holt-ek emandako tailerra antolatu du Montehermoso Kulturuneak. Gert Voor in’t Holtek  hiri pasaiako gaia proposatzen digu lantegi honetan lantzeko.

Doako ekintza. Leku mugatuak. Hizkuntza: gaztelania.
Izena-ematea: 945 161 830// info. montehermoso@vitoria-gasteiz.org
Gert Voor in't Holt (Holanda, 1960). Argazkilaria.Gasteizen bizi eta lan egiten du

informazio gehiago: www.voorintholt.com
GERT
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK