Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Hezkuntza Jarduerak


2016ko urriaren 14tik azaroaren 13ra. Ur Biltegia
Asteartetik igandera 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Astelehenetan itxita.

Hamalaugarren urtez jarraian munduko prentsa-argazkilaritza lehiaketari kentzutetsuena, World Press Photo, Vitoria-Gasteizen izango da ikusgai.
2015ko urteko World Press Photo
Gaurkotasunezko albisteak. Argazki bakarra. 1. saria

Hope for a New Life
Warren Richardson
Australia

Serbiatik Hungariarako muga gurutzatzea lortu duen errefuxiatu siriar bati haur txiki bat entregatzen alanbrada arantzatsu baten zuloan zehar, Röszketik hurbil, abuztuaren 28an. Hungariak legez kontra sartzen saiatzen ziren errefuxiatuekiko jarrera gogortu zuen. Uztailean Hungaria lau metroko garaierako hesi bat eraikitzen hasi zen Serbiako mugan, errefuxiatuak ofizialak ez ziren tokietatik sartzea ekiditeko. Errefuxiatuek hesia eraikitzen bukatu baino lehen (irailaren 14an) pasatzeko bideak bilatzen zituzten. Talde hau lau orduz egon zen ezkutatuta gauean zehar, sagardi batzuen artean, mugako polizia saihesten, piper-gasa arnasten eta gurutzatzeko toki bat bilatzen.

WORLD PRESS PHOTO
1955an Amsterdamen sortu zen World Press Photo munduko prentsa-argazkilaritza lehiaketa entzutetsu eta garrantzitsuena da. Erakunde independentea da eta kalitatezko prentsa-argazkilaritzaren bitartez mundua ulertzen laguntzea du helburu. Herbehereetako Constantijn Printzearen babespean, prentsa-argazkilaritzarekin zerikusia duten hezkuntza-jarduera nahiz ekitaldi profesional anitz antolatzen ditu urtero eta argazki-erakusketa da, zalantzarik gabe, guztien artean nabarmenena.

© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK