Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Deialdiak


GAZTE KLIK KLAK 2016ko deialdia

Gazteentzako, 14 eta 25 urte bitartekoentzako, argazki digitalen eta bideoen lehiaketa da. Zortzigarren edizio honetarako sortak “Turista zure hirian bertan. Hiriaren gaineko gazte begiradak" lelopean aurkeztu beharko dira. 
Irabazleek eta hautatuek bere lana ikusgai izango dute Montehemoso Kulturunean erakustaldi batean, eta baita galeria birtual batean, milaka postaletan eta udalak hirian zehar kudeatzen dituen publizitate euskarrietako neurri handiko karteletan ere. Montehermoso Kulturunean argazki sorten artean lau parte hartzailek aipamen berezi bat jasoko dute. Horrek ekarriko die 300,00 euroko bono trukagarria (argazki, bideo edo kultura materiala lortzeko) eta parte hartzea taldeko erakustaldi batean. erakustaldi horren gaia librea izango da, parte hartzaileen sormena bultzatzeko.

Lanak eman daitezke, lehiaketaren oinarrietan agertzen diren formatuaren adibideen arabera, bai gazterklikklak@gmail.com  posta elektronikoan, bai CD batean Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoan, Plaza Berriaren arkupeetan.

Zalantzak argitzeko:Tel.: 945161990; gazterklikklak@gmail.com

Eskaerak aurkezteko epea 2016ko urriaren 13an amaituko da.

Antolatzailea: Vitoria-Gasteizko Udalaren Gazteria Zerbitzua

Laguntzailea: Montehermoso Kulturunea

GAZTEKLIK 2016ko deialdia
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK