Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak


OROIMENEAN. Alberto Schommer García

2016ko uztailaren 13tik irailaren 18ra. Ur Biltegia

"Argazkigintza maitasun ekintza bat da niretzat". Alberto Schommerren hitz horiek
dira erakusketaren muina, zeinak nazioartean ospetsu izandako argazkilariari
jaioterriak egindako bihotzeko omenaldia izan nahi baitu.

Erakusketaren zati nagusia Alberto Schommerren “Metrópolis” erakusketako 7 argazkik eta Gasteizko Udal Artxiboko funtsetako beste 51 argazkik osatzen dute; horren osagarri, Artxiboan bertan zein Montehermoso kulturunean gordetako liburuak eta dokumentuak erakusten dira, eta Kultura Ministerioak ekoiztutako dokumental bat proiektatzen.

Multzoa bi ataletan banatu da. Lehena, Trayectoria-Ibilbidea, biografikoa da, Schommerren haurtzaro eta gaztaroko Gasteiz irudikatzen duten argazki eta dokumentuek osatzen dute, eta hark jaioterriarekin zuen harremanaren zenbait alderdi islatzen dira.

Bigarrena, Diálogos-Elkarrizketak, haren lanari egindako omenaldia da. “Metrópolis” izenburuaz argitaratutako “Hiriak/ Ciudades” laneko 7 argazki oinarritzat hartu –lotura gisa ikonografia zein izenburua baliatuz– eta Gasteizko Udal Artxiboko funtsetan jasotako beste argazkilari batzuen lanekin erlazionatu dira, Elkarrizketak bat sortzeko; haren argitalpenen hautaketa batere eskaintzen da.


OROIMENEAN. Alberto Schommer García
BISITALDI GIDATUAK: Uztailaren 15etik irailaren 3ra arte

Ostiraletan: uztailaren 15ean, 22an, eta 29an, abuztuaren 19an, 26an eta irailaren 2an, Ordua: 19:00etan

Larunbatetan: uztailaren 16an, 23an, eta 30ean, abuztuaren 20an eta 27an eta irailaren 3an, Ordua: 12:00etan.

Hizkuntza: gaztelania, euskara, ingelesa. Doan. Leku kopurua mugatua da.

Informazioa eta izena ematea:
info.montehermoso@vitoria-gasteiz.org
Tel.:945 16 18 30
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK