Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Erakusketak.


MIEG
2016ko ekainaren 17tik irailaren 4ra


César San Millán
“…Batzuetan ezezaguna dena oldarka iristen da, urduri. Horrexegatik, agerikoa etengabe ordenatzeko prozesua behar dut. Isiltasunera daraman pixkanakako neureganatzea da".

                                                                                                                                         Mieg


Juan Mieg Solozábal (Gasteiz, 1938) euskal artegaraikidearen historian sartu da dagoeneko, merezimendu osoz. XX. Mendearen bigarren erdiko margolari arabar garrantzitsuenetakotzat dute. Ospe hori bere arte jardueraren originaltasun eta sakontasunarengatik datorkio, baina baita bere ibilbide luzeari ematen, eta batez ere, transmititzen jakin duen koherentziarengatik ere. Gasteizko pintorearen benetako garrantzi artistikoa haren izaeran eta jokaeran datza, argi eta garbi. Plastikan egin duen ibilbide osoari sakontasun estetikoa eskaini dio, bere mundu propioari inoiz uko egin gabe.Modu eta jarrera horiekin hartu du parte azken hamarkadetako euskal eta arabar  artearen abentura garrantzitsuenetako batzuetan, oso pintura mota berezia ekarriz, bere kezka barnekoienekin bat datorrena. ( Santiago Arcediano: "Juan Mieg" erakusketaren katalogoa,2004)
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK