Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Jarduerak

XIII. Big Band Jaialdia

2016ko ekainaren 3 eta 4an. Falerina Lorategian

Falerina lorategiak hartuko du Big Band Jaialdiaren edizio berria. Musika hitzordu honek bere XIII. edizioa aurkezten du eta aurten Rafa Arenas saxofonistari omenaldia egiten dio, oraindik orain hil dena. Hau dela eta, B3 Dixieland taldekideak gogoratuko dute bere larunbateko kontzertuan.

Jaialdia bi egunetan zehar burutuko da: ekainaren 3an eta 4an. Bertan, urtero parte hartu ohi duten Gasteiz Big Band eta Big Band Berri egongo dira, eta hauekin batera The Correspondents talde britaniarra, Big Dani Pérez Saxplosion! eta The Farra Marching Band.
  • 2016ko ekainaren 3an
    Big Band Berri, 20:00h
    Big Dani Perez Saxploxion!, 21:30h
  • 2015eko ekainaren 4an
    The Farra Marching Band, 13:00h
    Rafa Arenasi Omenaldia: B3 Dixieland, 20:00h
    Gasteiz Big Band, 20:30h
    The Correspondents, 22:00h


Sarrera doan lekuak bete arte. Antolatzaileek egitaraua aldatzerik izango dute ezinbesteko arrazoiak direla eta

Big Band Festival
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK