Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

Dokumentazio Zentroaren erakusketa zikloa


ERREFERENTZIAK IV: Artea eta Feminismoa

ERREFERENTZIAK IV. Artea eta Feminismoa
2016ko maiatzaren 26tik irailaren 4ra arte. 2. solairuko klaustroa

"Arte feminista benetako iraultza izan da XX. mendeko bigarren erdialdeko artean, lengoaiak berritu zituen eta formatu zein eduki berriak ekarri zituen”.

Maite Garbayo, arte kritikaria eta ikerlaria, arte eta generoaren arteko harremanetan aditua, “Arte Garaikidearen eta Feminismoak” ikastaroaren barnean.
 “Erreferentziak” erakusketa zikloak bi helburu ditu: alde batetik, zentroan dauden dokumentu funtsen berri ematea (bibliografikoak, soinuzkoak eta/edo ikus-entzunezkoak); eta bestetik, azken urteetako arte jarduera nagusien bilakaera erakustea.

Horrela bada, “Erreferentziak” gaur egungo arte ekoizpenaren eremu eta eraldaketa desberdinetara hurbilduko da, Dokumentazio Zentroan bildu diren dokumentu funtsen bidez. Hausnarketa eta eztabaida publikoa piztarazteko tresna izan nahi du, eta zentroak gordetzen duen bibliografia funts handia ezagutarazi.

Laugarren edizio honetan, “Erreferentziak” feminismoaren teoria nagusiek artearen munduan izandako eragina da edizio berri honen hari eroalea. Mendebaldeko artean eta ikonografian emakumeak zuen irudikapenaren kritika gisa hasi zen, hirurogeita hamarreko hamarkadako emakumeen mugimenduarekin batera, artearen teoria feminista deitzen dena, eta, gero, hainbat proposamen artistiko zabaldu ziren.

Ikusgai jarritako funts bibliografikoek -liburu, aldizkari, katalogo eta artikuluak- artearen teoria feministaren une garrantzitsuenak ezagutzeko aukera eskainiko digute. Aurreko edizioetan bezala, erakusketa ikus-entzunezko lanekin osatuko da, mugimendu artistiko horretara hurbilketa egiteko asmoz.

Erakusketan izango diren funts guztiak Dokumentazio Zentroan daude eta bertan kontsultatu daitezke; gainera, haien datu bibliografikoetara online katalogoaren bidez hel daiteke.
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK