Centro Cultural
Montehermoso
Kulturunea

IKIMILIKILIKLIK. J.A. Artzeren unibertsoa

2017ko maiatzaren 26tik uztailaren 2ra. Ur Biltegia


‘Ikimilikiliklik, J.A. Artzeren unibertsoa’ ikus-entzunezko sorkuntza-lanaren bidez, ikus-entzuleek Artzeren obraren berri izango dute, irudiz, musikaz eta soinuz betetako mundu batean murgilduz. Horrela, azken hamarkadetan izan den euskal sortzailerik berezi eta garrantzitsuenetako bat ezagutuko dute.

Alberto Lizarraldek eta Carlos Rodríguezek zuzendutako bideo-instalazio honek ‘Ikimilikiliklik bidekidekaria’ ikuskizunetik hartu du izena, alegia, 1970eko hamarkadan Artze anaiek eta Mikel Laboak gauzatu zuten esperientzia artistikotik.

‘Ikimilikiliklik’ lanak bidaia bat egiten du 40 urtez garatu den J.A. Artzeren obra poetikoan barrena. Artze bereziki ospetsua da Mikel Laboaren kantu ikoniko batzuen hitzak egin dituelako, besteak beste, ‘Txoria txori’, ‘Gure Bazterrak’ edo ‘Zaude lasai’ kantenak; eta txalapartari gisa ere izan du ospea, Jexux anaiarekin batera. Hala ere, J.A. Artze oso ezaguna ez den obra sakon-sakona du egina, esparru artistiko ugaritan gauzatua: poema-liburuak, audio-grabazioak eta ikuskizun eszenikoak.

Erakusketa Morgancreak ekoitzi du, San Telmo Museoaren eta UPV/EHUren Mikel Laboa Katedraren laguntzaz, eta Euskal Kultur Erakundearen, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuaren, Kutxa Fundazioaren, Otxoa de Barandika Fundazioaren, Usurbilgo Udalaren eta Gipuzkoako Foru Aldundia lankidetzaz.


Antolatzaileak: Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udala.



IKIMILIKILIKLIK. J.A. Artzeren unibertsoa
© 2016 ideolab. Todos los derechos reservados | Pribatutasun-politika | Cookies | Legezko Oharra
Cookieak darabiltzagu webgunearen erabileraren gaineko estatistiketarako. Nabigatzen jarraitzen baduzu, onartu egiten dituzula ulertuko dugu.
EZ DITUT ONARTZEN - ONARTZEN DITUT COOKIEAK